Edukira joan

Bertso zaharrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bertso zaharrak
Xabier Leteren, Antton Valverderen eta Julen Lekuona Berasategiren albuma
Egilea(k)Xabier Lete, Antton Valverde eta Julen Lekuona Berasategi
Argitaratze-data1974
IzenburuaBertso zaharrak
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika, bertsolaritza eta herri-musika
Deskribapena
Honen parte daAntton Valverde-ren albumak
Xabier Lete-ren albumak
Badok: antton-valverde/bertso-zaharrak

Bertso zaharrak 1974an Xabier Lete, Antton Valverde eta Julen Lekuona abeslariek plazaratu zuten bertso zaharren bilduma izan zen. Bilduma bi albumetan zabaldu ziren. Bertsoak garaiko estiloan musikatuak izan ziren eta, horrela, zabalkunde handia ezagutu zuten. Jatorrizko edizioa Herri Gogoa Edigsa konpainiak egin zuen. Lanak, nolabait, bertsolaritza zabaldu eta sustatu nahi zuen eta helburu horrekin hiru abeslariek plazaz plaza aritzeko espektakulua sortu zuten, gero albumen oinarria izango litzatekeena. Azala Felix Garridok atondu zuen.

  • Antton Valverde: ahotsa eta piano.
  • Julen Lekuona: ahotsa.
  • Xabier Lete: ahotsa eta gitarra.

Bi album ziren, beraz lau alde zituen:[1]

  • "Bizkaiako txerriari jarriak" (4'50), Uztarri bertsolariaren bertsoak.
  • "Andresek bere andregaiari" (8'18), Andres Mitxelenaren gertakizunetaz
  • "Amalau eriyotzena" (5'02), (Jose Larreina baten gertakizunetaz)
  • "Andre txarraren bentajak" (3'29), Xenpelar
  • "Salbatoreko ermitan" (4'42), Xenpelar
  • "Azken juizioko eguna" (1'58), Xenpelar
  • "Proporziyo bat" (3'11), Txirrita
  • "Zuk il zenduen artzaia" (1'20), Txirrita
  • "Oraingo neskatxen jazkera!" (3'32), Txirrita
  • "Nagusiya ta maizterra (3'38)", Txirrita
  • "Atso gezurti bati" (2'40), Txirrita

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]