Juan Kruz Zapirain
Juan Kruz Zapirain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1867ko urtarrilaren 3a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Errenteria, 1934 (66/67 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta idazlea |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 406 |
Juan Kruz Zapirain Etxeberria (Errenteria, Gipuzkoa, 1867ko urtarrilaren 3a - Errenteria, Gipuzkoa, 1934) bertsolari gipuzkoarra izan zen. Euskal Herri guztian sona handikoa izan zuen bertso sail luze baten egilea izan zen: Santa Jenobebaren bizitza (1899), hainbat argitaraldi izan zituena. Manuel Lekuonak eta Jose Migel Barandiaranek argitaratu eta aztertu dute 163 bertsoko sail hori. Antonio Zavalak bildu zituen Juan Kruz eta Joxe Zapirainen bertsoak eta Zapirain anaiak (1975) izenburupean argitaratu zituen. Zapirainen beste bertso sail batzuk dira: Ai gure antxiñeko guraso nobliak, bertso doinu bati izena eman diona, Zure pasio santua eta Azkeneko gaba (1918).
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bertsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Brabante-ko Jenobeba, bertso berrietan (1929, Montepio Diocesano)
- Zure Pasio Santua. San Frantziskoren bizitza (1981, Auspoa)
Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Zapirain anaiak (1975, Auspoa)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Juan Kruz Zapirain |