Berueteko hilketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berueteko hilketa
Motaerailketa
Data1924ko irailaren 11
KokalekuBeruete
HerrialdeaEspainia
Pertsona hilak1

Berueteko hilketa 1924ko irailaren 11an jazotako gertakizun beltza izan zen. Hilketa argitu eta arduradunak zigortzeko aurrera eramandako epaiketako aktetan agertzen denaren arabera[1], Uitzi ondoko Berueteko Santa Engrazia mendian Bernardo, Juan Martin eta Jose Goñi anaiek aizkoraz hil zuten Martin Aizkorbe lankidea baso lanetan ari zirela, lanagatik irabazitako dirua ebatsi eta gero.

Antza denez, Bernardok Martin Aizkorberi bere lanagatik 1.260 pezeta ordaindu behar zizkion, baina 600 eman zizkion bakarrik. Ondoren, Bernardok bere bi anaiak Martini emandako 600 pezeta horiek lapurtzera bultzatu zituen, bakoitzari 100 pezeta emanen zizkienaren promesa eginez. Hurrengo egunean, irailaren 11an goizeko 4.30etan Juan Martin eta Jose anaiak Bernardok emandako aizkora eskutan Martinengana jo zuten, Josek aizkora kolpez hil egin zuen eta bere gorpua kilometro gutxi batzuetara aurkitzen zen mendiko zulo batera bota zuten. Artzain batek gorpua 10 egun geroago aurkitu zuen eta Goñi anaiak berehala atxilotu eta irailaren 27an Iruñean epaitu zituzten (itzultzaile batek lagunduta, euskara baizik ez baitzekiten) eta heriotza zigorra ezarri zieten hiru anaiei.

Anai zaharrena, Bernardo, Alejo Fleta apaizarekin konfesatu zen, Juan Martín San Lorenzo elizako parrokoa zen Marcelo Zelaietarekin eta txikiena, Jose, Alejandro Maistarrena espetxeko apaizarekin. Gauean Leandro Nagore Iruñeko alkatea eta Mateo Muxika Urrestarazu Iruñeko apezpikuaren bisita jaso zuten, azken hau euskaraz zuzendu zitzaien.

1925eko otsailaren 1eko goizeko 7 etan Gregorio Mayoral Sendino borrero famatuak[2] Goñi anaiak exekutatu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]