Bessie Coleman
Bessie Coleman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elizabeth Coleman |
Jaiotza | Atlanta, 1892ko urtarrilaren 26a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Waxahachie Atlanta Langston Chicago |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Jacksonville, 1926ko apirilaren 30a (34 urte) |
Hobiratze lekua | Lincoln Cemetery (en) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: hegazkin-istripua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Langston University (en) Caudron School of Aviation (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hegazkinlaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta stunt pilot (en) |
Lantokia(k) | Chicago |
Jasotako sariak | |
bessiecoleman.org | |
Bessie Coleman (Atlanta, Texas, Ameriketako Estatu Batuak, 1892ko urtarrilaren 26a - 1926ko apirilaren 30a)[1] hegazkinlari aitzindarietako bat izan zen. Pilotu baimena lortu zuen afro-amerikar jatorriko lehen emakumea izan zen, bai eta hori lortu zuen amerindiar jatorriko lehen pertsona ere.[2][3][4][5] Nazioarteko Federazio Aeronautikoarengandik pilotu lizentzia eskuratu zuen 1921eko ekainaren 15ean,[6] eta nazioarteko pilotu lizentzia lortu zuen lehen pertsona beltza izan zen.
Lurretik ateratako etekinen parte baten truke lur jabeentzat lurrak lantzen zituen Texasko nekazari familia baten sortua, Coleman kotoizko soroetan aritu zen gaztetan. Aldi hartan bertan, beltzentzat banandutako eskola txiki batean ikasten zuen. Langstongo Unibertsitatera ikastera joan zen ikasturte batez. Hegan egiteko interesa izan zuen hasieran, baina afro-amerikarrek, amerindiarrek eta emakumeek ez zuten hegazkinlari trebakuntza jasotzeko aukerarik Ameriketako Estatu Batuetan. Beraz, dirua aurreztu zuen, eta hegazkinlari eskoletara Frantziara joateko babesak lortu zituen. Ondoren, pilotu bilakatu zen Estatu Batuetan, aire ikuskizun guztiz arriskutsuetan. Queen Bess eta Brave Bessie izenez ezaguna zen,[7] eta afro-amerikar hegazkinlarientzako eskola abiatzeko asmoa zerabilen. Coleman hegazkinaren istripu batean hil zen 1926an, hegazkin berri bat probatzen ari zela. Bere aitzindari rola inspirazio iturri izan zen hastapenetako pilotu haientzat eta afro-amerikar nahiz amerindiar komunitateentzat.
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Bessie Colemanen hegazkinlari baimena, 1921ko ekainaren 15ean jaulkia.
-
Bessie Coleman, bere hegazkinarekin, 1922an.
-
Bessie Coleman, 1923an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Bessie Coleman, American aviator» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-08-20).
- ↑ (Ingelesez) Bessie Coleman (1892-1926). (Noiz kontsultatua: 2010-03-03).
- ↑ (Ingelesez) «Some Notable Women In Aviation History» Women in Aviation International (Noiz kontsultatua: 2008-04-10).
- ↑ (Ingelesez) Onkst, David H.. (2016). «Women in History: Bessie Coleman» Natural Resources Conservation Service Nevada (Noiz kontsultatua: 2016-01-05).
- ↑ (Ingelesez) «Fighter pilot takes inspiration to new heights» U.S. Air Force (Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armada) (Noiz kontsultatua: 2019-07-14).
- ↑ (Ingelesez) «Pioneer Hall of Fame» Women in Aviation International (Noiz kontsultatua: 2008-04-10).
- ↑ (Ingelesez) «Bessie Coleman» National Women's History Museum (Noiz kontsultatua: 2019-09-12).
Gaian sakontzeko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) King, Anita (1976). "Brave Bessie: First Black Pilot". Essence Magazine. Parts 1 & 2 (May, June).
- (Ingelesez) Bilstein, Roger (1985). Aviation in Texas. Austin: Texas Monthly Press. ISBN 9780932012951.
- (Ingelesez) Freydberg, Elizabeth Hadley (1994). Bessie Coleman: The Brownskin Lady Bird. Garland. ISBN 9780815314615.
- (Ingelesez) Fisher, Lillian M. (1995). Brave Bessie: Flying Free. Hencrick-Long. ISBN 9780937460948.
- (Ingelesez) Hart, Philip S. (1996). Up in the Air: The Story of Bessie Coleman. Trailblazer Biographies. First Avenue Editions. ISBN 978-0876149782.
- (Ingelesez) Johnson, Dolores (1997). She Dared to Fly: Bessie Coleman. New York: Benchmark Books. ISBN 978-0761404873.
- (Ingelesez) Plantz, Connie (2001). Bessie Coleman: First Black Woman Pilot. African-American Biographies. Enslow Publishers. ASIN B01K3N5GUM.
- (Ingelesez) Holway, John R. (2012). Bessie Coleman: Pioneering Black Woman Aviator. ISBN 9780985738914.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) Bideoak: