Beta Israel
Beta Israel ביתא ישראל | |
---|---|
| |
Biztanleak guztira | |
125.000 - 130.000 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Israel 120.000 Etiopia: 3.188 - 8.700 Ameriketako Estatu Batuak: 1.000 | |
Hizkuntza | |
Amharera • Tigrinya • Hebreera | |
Erlijioa | |
Judaismo | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Beta Israel (hebreeraz: בֵּיתֶא יִשְׂרָאֵל - Beyte (beyt) Israel; ge'ez: ቤተ እስራኤል - Bēta 'Isrā'ēl; euskaraz «Israelgo etxea» esan nahi duena) baita etiopiar juduak (hebreeraz: יְהוּדֵי אֶתְיוֹפְּיָה: Yhudey Etiopiya, Ge'ez: "የኢትዮጵያ አይሁድዊ", ye-Ityoppya Ayhudi), Axumgo eta Etiopiako Inperioetako (Habesh edo Abisinia) eskualdetan bizi ziren juduak dira, egun Amhara eta Tigray eskualdeak direnak. Falaxa ezizenaz ezagunak dira. Amhareraz falaxa erbesteratua edo atzerritarra esan nahi du.
Falaxek beren herriari Beta Israel deitzen diote, eta Menelik I.a, Sabako erreginak Salomon erregearengandik izandako semearen ondorengotzat dute beren burua. Hala ere, falaxen jatorria Etiopiako agaw herria da, kristau-aroaren hasiera aldian Arabiako hegoaldean bizi ziren juduek beren erlijiora ekarri zutena. Biblia eta otoitz-liburuak antzinako Egiptoko ge´ez hizkuntzaz idatziak dituzte. Hebrearren erlijio-liburu guztiak onartzen ez badituzte ere, ohituretan lotura estua dute haiekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.