Beti-Pahuin herriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fang mozorroa.

Beti-Pahuin herriak Kamerun, Kongoko Errepublika, Ekuatore Ginea, Gabon eta São Tomé eta Príncipe herrialdeetan bizi diren herri bantuen multzo bat da. Talde honetako kideek beren buruak hainbat talde etnikotan banatzen dituzten arren, historia eta kultura komuna dute denek.

XX. mendearen amaieran 3.320.000 lagun zirela zenbatu zen, eta Gabon zein Ekuatore Ginea herrialdeetan talde etniko nagusia dira. Multzoko talde bakoitzak hitz egiten dituzten hizkuntzak elkarrekiko ulergarriak dira, eta horregatik batzuek hizkuntza beraren, Beti hizkuntzaren, dialektotzat hartzen dituzte.

Azpitaldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beti-Pahuin multzoaren barruan 20 talde etniko inguru dago. Historia partekatu luzea dutenez eta sarritan elkarrekin ezkontzen direnez, zaila izan daiteke talde ezberdinak bereiztea.

Hiru azpimultzo daude:

Beti[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beti taldean hurrengo etniak daude: Ewondo, Bane, M'fang, Mbida-Mbane, Mvog-Nyenge etaEton.

Fang[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Fang»

Fang (edo Fan) taldean hauek daude: Fang, Ntumu, Mvae eta Okak.

Fang taldea oso nabarmena da Gabonn, Ekuatore Ginea eta Kamerunen, eta gutxiago Kongon. Ekuatore Ginea nagusitasun politikoa dute.

Bulu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bulu taldea Kamerungo Beti-Pahuin guztien herena dira. Honako hauek dira: Bulu, Fong, Zaman, Yengono, Yembama, Yelinda, Yesum, Yebekanga, Yekebolo eta Mvele.