Betleemgo Konbentzio Jauregia
Betleemgo Konbentzio Jauregia | |
---|---|
قصر المؤتمرات بيت لحم | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Betleemgo Gobernazioa |
Hiria | Betleem |
Koordenatuak | 31°42′N 35°12′E / 31.7°N 35.2°E |
Betleemgo Konbentzio Jauregia edo Betleemgo Biltzar-Jauregia [1] (arabieraz: صر المؤتمرات بيت لحم) Betleemgo (Palestinako herri bat) biltzar-zentro gisa funtzionatzen duen instalazioa da. Biltzar-jauregia Betleem hiri bibliko eta historikoko Natibitatearen elizatik lau kilometrora ezarri zuten. Eraikinak bilera areto nagusia, erakusketa aretoa, antzerkia, bilera gelak, lorategiak, erlijioen arteko otoitz gela eta kafetegia ditu.
Biltzar-jauregiaren diseinu nagusia Jauregiaren eta inguruko monumentuen arteko integrazio arkitektonikoa da, hots, Qal'at Murad ("Murade Sultanaren gaztelua"), Artisautza Zentroa eta Salomonen igerilekuak. Garrantzitsuena eraikuntzak inguruaren izaera historiko eta arkeologikoa gordetzen duela da. Jatorrizko Palestinako harri sorta bat erabili zen biltzar-zentroaren eraikuntzan, tamaina eta kolore ezberdinetako harriak Palestinako lurralde ezberdinetatik ekarriz.