Beverly Hills Cop II

Wikipedia, Entziklopedia askea
Log beverly hills cop 2 de.png Beverly Hills Cop II
Jatorria
Argitaratze-data1987
Jatorrizko izenburuaBeverly Hills Cop II
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaekintza-filma, buddy cop film (en) Itzuli eta film komikoa
Iraupena100 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaBeverly Hills Cop (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Playboy Mansion (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Tony Scott
Gidoigilea(k)Warren Skaaren
Larry Ferguson (en) Itzuli
David Giler
Dennis Klein

[[Kategoria:Larry Ferguson (en) Itzuli idatzitako filmak]]

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaDon Simpson
Jerry Bruckheimer

Konpainia ekoizleaParamount Pictures
EdizioaChris Lebenzon
Bestelako lanak
MusikagileaHarold Faltermeyer
Argazki-zuzendariaJeffrey L. Kimball
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLos Angeles, Detroit, Kalifornia eta Playboy Mansion (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0092644 Filmaffinity: 880221 Allocine: 39141 Rottentomatoes: m/beverly_hills_cop_2 Mojo: beverlyhillscop2 Allmovie: v5221 TCM: 68543 Metacritic: movie/beverly-hills-cop-ii TV.com: movies/beverly-hills-cop-ii Netlix: 60010140Edit the value on Wikidata

Beverly Hills Cop II (euskaraz Beverly Hillseko Polizia II) 1987ko Tony Scott estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko komedia filma bat da. Eddie Murphy, Judge Reinhold, Jürgen Prochnow, Ronny Cox, John Ashton, Brigitte Nielsen, Allen Garfield, Dean Stockwell, Gil Hill, Gilbert Gottfried, Paul Reise, Hugh Hefner eta Tom Bower aktoreek antzeztu zuten.

1984ko Beverly Hills Cop filma arrakastatsuaren jarraipena da, era berean, 1994an Beverly Hills Cop III izeneko jarraipena izan zuen. Hiruak ere Los Angeles hirira lekualdatua izan den Detroit hiriko Axel Foley (Eddie Murphy) detektibe lotsagabearen ikerketa eta gorabeheretan oinarrituak.

Aski ezaguna den doinua eta Beverly Hills Cop film saileko ikurra den "Shakedown" Bob Segerren abestiari esker Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria eta Abesti onenaren Urrezko globo Sariaren izendapenak jaso zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Detroit hiriko Axel Foley (Eddie Murphy) detektibea telebista bidez bere laguna den Beverly Hillseko polizia departamenduko Andrew Bogomil kapitaina emakume batek tirokatu duela jakingo du. Andrew ospitalera bisitatzera doanean, haren alaba Jan ezagutuko du. Bere lagunak diren Billy Rosewood (Judge Reinhold) detektibea eta John Taggart (John Ashton) sarjentuaren bidez tiroketa horren erruduna topatzen saiatuko da, nahiz eta departamenduko buruzagi nagusia den Harold Lutz aluak (Allen Garfield) bi agente horiek kaleratzeko aitzaki baten bila etengabe jardun izan. Axel eta bere bi lagunek eremu guztian jazo diren "abedearen banku lapurretak" Maxwell Dent (Jürgen Prochnow) arma-trafikatzaileak gauzatuak direla jakingo dute, hark Karla Fry (Brigitte Nielsen) neskalaguna Bogomil kapitaina hiltzera bidali zuelarik, bere arrastoaren atzetik baitzebilen.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]