Hugh Hefner
Itxura
Hugh Marston Hefner (Chicago, Ameriketako Estatu Batuak, 1926ko apirilaren 9a - Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak, 2017ko irailaren 27a) Playboy aldizkariaren argitaratzailea izan zen. 1953an argitaratu zuen aldizkariaren lehenengo alea, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Aldizkariaren irakurle gehienak gizon ikasiak eta dirudunak ziren. Izkirimiri lohiak, publizitatea eta neska biluzien argazkiak dira aldizkariaren mamia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugh Hefner |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.