Edukira joan

Bi gazte mahaian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bi gazte mahaian
Jatorria
Sortzailea(k)Diego Velázquez
Sorrera-urteaXVII. mendea
IzenburuaTwo Young Men Eating at a Humble Table
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak65,3 (altuera) × 104 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaApsley House
BildumaApsley House
InbentarioaWM.1593-1948

Bi gazte mahaian (gaztelaniaz: Dos jóvenes en la mesa) Diego Velázquezen gaztaroko margolana da, Sevillan egina 1618-1622 bitartean. Londresko Apsley Housen dago, Sevillako urketariarekin batera. Ziur aski, Iberiar Penintsulako Gerra ondoren Ingalaterrara eraman zituzten biak. Beste margolari espainiar batek, Antonio Palomino, Velazquezen lehenengo lanen artean natura hil batzuk aipatu zituen eta, agian, hau horietako bat izango litzateke zeren eta agertzen diren pertsonaiak ez baitira lanaren elementu deigarrienak.[1]

Margolan hau Karlos III.a Espainiakoak Ensenadako markesari erosi zion 1768ko abuztuaren 25ean. 1772an Madrilgo Errege Jauregian egin zen inbentarioan agertu zen. Lau urte geroago Antonio Ponz-ek leku berean ikusi zuen eta «Velázquez estilokoa» zela esan zuen. 1794ko eta 1814ko inbentarioetan lan hau ez zen agertu.

Arte kritikari askoren ustez lan hau 1616 eta 1618 artekoa izan zitekeen, hau da, margolariaren lan goiztierren artekoa. José López-Rey kritikariak, bestetik, Sevillako urketariarekin lotu zuen eta 1620ko ingurukoa zela esan zuen.

1637an Alcalá dukearen inbentarioan antzeko gaia zuen margolana deskribatu zen. Izan daiteke margolan bera edo, agian, kopia bat.

Barroko espainiarrean genero-eszenak ez ziren ohikoak eta horrek lan hau bereizi egiten du. Margolan honetan eragin flamenko eta italiarra ikus daiteke. Bi protagonisten aurpegiak ia ezkutatuta agertzen dira eta horrek ondoan ikusten den natura hilari beste garrantzia ematen dio; natura hil hori, gainera, argiaz azpimarratuta agertzen da; orokorrena, XVII. mende hasieran modan zegoen tenebrismoaren gustuko argi-ilunak dira. Irudien errealismoa, bestetik, handia da.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]