Edukira joan

Bibiñe Belaustegigoitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bibiñe Belaustegigoitia
Bizitza
JaiotzaBilbo1929ko apirilaren 23a (95 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaFrancisco Belaustegigoitia
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
 

Bibiñe Belaustegigoitia Arozena (Bilbo, Bizkaia, 1929ko apirilaren 23a) tenislari bizkaitarra da.

Bilbon jaio bazen ere, Mexikora erbesteratu zen familia Bibiñe umea zela.[1]

Familian kirolari asko izan ziren. Aitak, Francisco, Patxo izenez ezaguna, Athletic-eko jokalaria izan zen eta bere ahizpa Ibone Belaustegigoitia Joko Olinpikoetan parte hartu zuen lehen emakume euskalduna.[2] Osaba, Jose Maria Belaustegigoitia futbolari ezaguna izan zen.

Bibiñe, José María Solano y Gil-Delgadorekin, Socorroko markesarekin ezkondu zen, eta zazpi seme-alaba izan zituen.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umetan tenisean jolasten hasi zen. Hipika, igeriketa eta pilotan ere aritzen zen.

Gaztetan, Londresen egonaldi bat egin ondoren, familia Bilbora itzuli zen. Bertan, Euskadiko Tenis txapelketan parte hartu zuen, eta lehen emakumea izan zen sari hau irabazten.[3]

Gaur egun, senior mailako tenis txapelketetan parte hartzen du.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Iberoamerikako Migrazio Mugimenduak» pares.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  2. Susaeta, Igor. ««Txikitan ezin ginen etxetik atera gure kirol egitekoak bete gabe»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  3. (Gaztelaniaz) México, Vascos. «Entrevista a Doña Bibiñe Belausteguigoitia - Vascos México» www.vascosmexico.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Gaztelaniaz) «Bibiñe Belausteguigoitia, una mujer de carácter: exiliada en México, campeona de Euskadi y ahora tenista senior» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan tenisean erabili zituen arropak eta erraketak Bilboko Euskal Museoan daude ikusgai: