Jose Maria Belaustegigoitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Maria Belaustegigoitia
Belauste.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1889ko irailaren 3a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Mexiko Hiria1964ko irailaren 4a (75 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea : zuzenbide
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria, abokatua eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Bilboko Athletic Kluba1906 / 19243000
Flag of Spain.svg Espainiako futbol selekzio nazionala1920 / 192031
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria

José María Belaustegigoitia Landaluze (Bilbo, 1889ko maiatzaren 15a - Mexiko Hiria, 1964ko irailaren 4a), Belauste izenez ezaguna, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen.[1] Euskaldunberria zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laudiotik Bilbora joandako familia batean jaioa, zuzenbidea ikasi zuen Salamancako Unibertsitatean.

1909. urtean egin zuen Athletic taldearekin debuta. Guztira, hamabi denboraldi egin zituen taldean, 1910etik 1922.[2] urtera bitarte. Sei errege kopa irabazi zituen, eta Anbereseko Joko Olinpikoetan zilarrezko domina eskuratu zuen.[3]

Espainiako selekzioarekin jokatu zuen, eta, 1920ko Olinpiar Jokoetan, «A mi el pelotón, Sabino, que los arrollo» esan omen zuen, Suediako selekzioari gola sartu aurretik.[4][5] Hala ere, litekeena da Belaustegigoitiak hori ez esatea, baizik eta «Sabino, aurrera!», euskaraz.[6] Izan ere, Espainiako selekzioan ziharduten beste euskal herritar futbolariak adoretzeko, askotan oihukatzen zien «aurrera, aurrera!».[7]

Politikoki abertzale sutsua izan zen, eta bere anaia Federico EAJren sortzaileetako bat izanik. Jose Maria ere EAJko militante izan zen, oso gaztetatik, eta 1910ean, 21 urte zituela, EAJko gaztediko futbol arduradun zen. 1930ean, jeltzaleen alderdia utzita, Eusko Abertzale Ekintza alderdia sortzen lagundu zuen; luzaro gabe, ordea, bere fede katolikoak bultzatuta, EAJra itzuli zen. Gerra Zibilaren ondoren, Mexikon erbesteratu zen, eta han zenbait talde entrenatu zituen.

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulua Kluba Urtea
Errege Kopa Athletic Club 1910
Errege Kopa Athletic Club 1911
Errege Kopa Athletic Club 1914
Errege Kopa Athletic Club 1915
Errege Kopa Athletic Club 1916
Errege Kopa Athletic Club 1921

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Auñamendi Entziklopedia
  2. www.athletic-club.net
  3. www.sports-reference.com
  4. Jon Rivas: «El inspirador de la "furia española" fue un vasco», El Mundo, 2008-06-15.
  5. «La furia española»
  6. «José María Belaustegigoitia Landaluce», miathletic.com webgunean.
  7. Daniel Gómez Amat (2007): La patria del gol: fútbol y política en el Estado español, Alberdania, 2007. Ikus 33. orrialdea.