Bibliako apokrifoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Bibliako apokrifoak —edo, besterik gabe, apokrifoak (grezierazko ἀπόκρυφος, apokryphos hitzetik; «iluna» esan nahi du)— kristauen Biblia bilduma batzuetan liburu multzo bat dira, Itun Zaharraren eta Itun Berriaren artean edo Itun Berriaren atzetiko eranskin gisa ezarriak.

Hebrearren Biblian agertzen ez diren liburuak dira, sasiepigrafoak ere deituak:

  • Baruken apokalipsia (K.o. II. mende hasiera)
  • Moisesen zeruratzea (arameraz idatzia, grekoz eta latinez kontserbaturiko zatiak, K.o. I. mende hasiera)
  • Aristeoren gutuna (Septuagintaren idazketaren elezaharra, K.a. I. mendea)
  • Esdrasen III. eta IV. liburuak
  • Enoken liburua
  • Jubileoen liburuak
  • Makabearren III. eta IV. liburuak
  • Isaiasen martirioa edo ikuspena (V. mendea)
  • Salomonen Salmoak (hebreeraz, K.a. 150 inguruan)
  • Hamabi Patriarken Testamentuak (hebreeraz, K.a. 100 inguruan)

Orobat, Deuterokanonikoak deituriko liburuak ez daude hebrearren Biblian eta, oro har, Biblia protestanteetatik at gelditu dira, kanon katolikoak onartuak izanik ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bibliako apokrifoak Aldatu lotura Wikidatan