Bigotismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Borduria eta San Theodoroseko erregimen bigotisten bandera.

Bigotismoa fikziozko ideologia eta gobernu forma bat da, Hergék Tintinen abenturak sailean sortutakoa. Bigotismoa alderdi bakarreko erregimen totalitario bat da, non liderra gurtzen den. Aditzera ematen denez, bigotismo izena ideologia honen jatorria den Borduriako Plekszy-Gladz mariskalaren bibotetik dator. Era berean, borduriar erregimeneko agente guztiek bibotea daramate, eta hau da alderdi bigotistaren ikurra. Bigotismoa lehen aldiz Tournesol auzia komikian aipatzen da. Ondoren, Borduriako erregimenak Tapioca generalari ematen dion laguntzarekin, San Theodoros errepublikak erregimen bigotista bat bizi du Tintin eta Pikaroak komikian.

Bigotismoa alderdi bakarreko eta liderra gurtzen den erregimen totalitorioen parodia bezala har daiteke, faxismoa edo komunismoan inspiratuak, Alemania nazia, Italia faxista, Stalinen Errusia edo Mao Zedongen Txina kasu.