Bihurguneko neska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Bihurguneko neska batzuentzat ipuin fantastikoa edo hiri kondaira, bestetentzat benetako gertaera, herri eta garai askotan errepikatutako historia da. Beldurrezko narrazioen elementu guztiak ditu (gaua, mamua, heriotza) eta, ondorioz, askotan eleberrien eta filmen oinarria izan da.[1]

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait zehaztasun aldaturik, horrelaxe dio: errepideko bihurgune batean agertzen omen da neska bat, gauez. Auto gidariei bihurgune arriskutsua dela ohartarazten die; gidariak geroago jakingo du neska hori hain zuzen ere aurrez bihurgune horretan auto istripu batean hil zela.

Lehenengo testigantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kondaira honen antzeko lehenengo aipamena Itun Berrian dugu, Apostoluen Eginak liburuan alegia. Filipe apostuluari aingeru bat agertzen zaio eta Jerusalemdik Gazara doan bidean gurdi bat itxoiteko esaten dio. Gurdia agertzen denean gidaria goi mailako funtzionario etiopiarra zen. Filipe igotzen da eta gidariarekin eztabaidatu ondoren, kristaua izateko konbentzitu egiten du eta batailoa ematen dio. Ondoren, zubi batera heltzen direnean, aingeruak Fipile eramaten du eta gidariak ez du berriro ere ikusiko.[2]
  • Suediako 1602ko eskuizkribu batean bihurguneko neskarekin antza handia duen gertaera narratzen da. Bikario bat beste bi lagunekin trineoz Kandelario festatik itzultzen ari zen, Västergötlandtik Vadstenara. Bidean neska bat jaso zuten. Ondoren ostatu batean gelditu ziren eta orduan hasi ziren gertaera harrigarriak. Neskak zerbait edateko eskatu zuen. Garagardoa ekarri zioten baina ez zuen apenas edan eta pitxerran zegoena maltaz bihurtua zela ikusi zuten. Bikarioak bigarren pitxerra eskatu zuen eta guztien harridurako edukia borletaz bihurtu zen. Hirugarren bat eskatu zuen eta neskak ikutu bezain pronto, odolez bihurtu zen. Orduan neska bere iragarpena bota zuen: "Aurten uzta onak izango dira, zuhaitzetan fruta nahikoa egongo da, gerrak eta izurrite asko izango dira". Hori esan eta desagertu egin zuen.[3]

Kondairaren ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gertaerak gauez ematen dira, jende gutxi ibiltzen den errepideetan.
  • Topaketa eta desagerpena toki bereetan ematen dira.
  • Askotan gidaria gizonezkoa da eta bakarrik doa.
  • Normalean gizon heldua da eta ez du presa handirik.
  • Neska gaztea da eta zuriz jantzita dago.
  • Testiguek neska bentakoa dela ez dute zalantzarik.
  • Normalean neskak abisu bat egiten du.

Bihurguneko neska Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde guztietan eman omen da gertaera baina batzuk, hedabideen eraginez, ezagunagoak egin dira:

  • Itziarreko neska. Debako auzo horren izena sarritan parapsikologiari buruzko saioetan agertu da.
  • Zorroagako neska. Donostiako inguru hori oso itxura gotikoa du eta, gainera, ospitaletara joateko errepidearen ondoan dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&articleId=27270&groupId=10138
  2. Apostoluen Eginak 8:26-39.
  3. Joan Petri Klint, Om the tekn och widunder som föregingo thet liturgiske owäsendet, bibliothèque de Linköping (Suedia).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]