Kandelario

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kandelario egunean, ohitura dago kristau tradizioko hainbat herrialdeetan kandelak bedeinkatu eta pizteko.

Kandelario, Kandelaria edo Kandelairu Ama Birjinaren Garbikuntza ospatzen duen jai kristaua da, otsailaren 2an ospatzen dena. Eliza katolikoak antzinean inauteriei hasiera emateko data zen. Herri tradizioaren arabera, neguaren luzea edo laburra neurtzen da egun horretako eguraldiaren arabera: Kandelario bero, negua dator gero; Kandelario hotz, negua joan da motz. Euskal Herrian kandelak eta argizariak bedeinkatzeko eguna ere bada, urtean zehar eguraldiak ekarritako ezbehar eta gaixotasunetatik babesteko. Bedeinkapena era askotan egin izan da, hala nola hatzamarra urtutako argizaritan jarri eta hiru aldiz aitaren eginez eta buruko ile zenbait errez[1].

Jai kristaua X. mendean abiarazi bazen ere, Quadragesima Epiphania izenez ezagutzen zen eta IV. mendetik ospatzen zen jaian du jatorri.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kandelario
  1. (Gaztelaniaz)   Dueso, José, El calendario tradicional vasco, 30. orrialdea .