Edukira joan

Zorroaga

Koordenatuak: 43°17′54″N 1°57′57″W / 43.298231°N 1.965742°W / 43.298231; -1.965742
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zorroaga
 Euskal Herria
Zorroaga auzoaren aireko ikuspegia.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Geografia
Koordenatuak43°17′54″N 1°57′57″W / 43.298231°N 1.965742°W / 43.298231; -1.965742

Zorroaga Donostiako auzune bat da, Miramon auzunearekin batera Miramon-Zorroaga auzo administratiboa osatzen du. Biztanle gutxien dituen auzoetako bat da, eta bertan, familia bakarreko etxebizitzak nagusi dira.

Auzoaren hirigintza, erliebearen malkartasunaren ondorio da. Malda handiegiak, hiriko beste guneetan eraikitako blokeak altxatzea ezinezko egiten du. Halere 2000ko hamarkadan goi maila ekonomikoa duten jendeen etxebizitza multzoak eraiki izan dira.

Zorroagagaina, Zorroagako eliza eta Zorroagagaineko 11. zenbakiko eraikinaren ikuspegi panoramikoa.

Auzoan, hiriko medikuntza azpiegitura garrantzitsuena dago, Donostia Ospitalea. Horrez gain, azken urteetan, zaharren egoitza bat eta klinika pribatu bat ezarri dira bertan.

Gaur egun Zorroaga Fundazioa izenez ezaguna den elkartea 1903 urtean inauguratu zuten Viktoria Erregina egoitza izeneko eraikinean kokatua dago.

Bestalde, Zorroagako eliza dago.

1980tik 1993ra arte EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea Zorroagan egon zen, eta fakultatearen izen arrunta 'Zorroaga' zen orduan. 1993an fakultatea Ibaetako campusera eraman zutenean, Aranzadi zientzia -elkartearen egoitza bihurtu zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]