Edukira joan

Biri-belar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biri-belar
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBoraginales
FamiliaBoraginaceae
LeinuaBoragineae
GeneroaPulmonaria
Espeziea Pulmonaria officinalis
Linnaeus, 1753

Biri-belarra edo biri-belar sendagarria (Pulmonaria officinalis) Borrajinazeoen familiako belar-landare baten izen arrunta da. Mendetan zehar hazi dute biriketako arazoak eta asma sendatzeko.[1]

Lur azpian horizontalki doan errizoma bat du. Udaberria hasterakoan zurtoinak ateratzen ditu bertatik, 10-30 cm inguru hartzen dutenak. Azpialdean hostoak garatzen dira erroseta itxuran. Zurtoinak eta hostoak ile txikiz estalirik daude[2].

Zurtoinaren adarkadura bakoitzaren puntan loreak ateratzen dira. Arroxa-more kolorekoak dira eta irekitzen direnean kolore urdina hartzen dute. Sepaloek babesturiko tutuaren amaieran ateratzen dira bost petalo. Loraldia martxoa eta maiatza artean izaten du biri-belarrak.

Europa erdialde eta mendebalde guztiak hedaturik dago, labar, aldapa eta baso ertzetak, beti ere hezetasuna baldin badago. Piriniotako mendietan altuera nahiko handian ere ikusten dira.

Landarearen goiko atalak, goialdeko hostoak eta loreak, jaso eta lehortu egiten dira. Ondoren infusioa egiten da eztulari, bronkitisari, eztarriko minei eta afoniari aurre egiteko. Izerdia eragiten du eta antiinflamatorioa ere bada[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Pignatti, S.. (1982). Flora d'Italia. II Edagricole, 407 or..
  2. a b (Gaztelaniaz) «PULMONARIA en Soria Natural» Soria Natural (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.