Edukira joan

Biurdana BHI

Koordenatuak: 42°49′11.41″N 1°39′37.02″W / 42.8198361°N 1.6602833°W / 42.8198361; -1.6602833
Wikipedia, Entziklopedia askea
Biurdana BHI
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Historia eta erabilera
Irekiera1995

Biurdana BHI euskarazko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Batxilergoko institutu publikoa da, Iruñeko Donibane auzoan kokatua dagoena. D ereduko institutua da; hau da, ikasgai guztiak euskaraz irakasten dira Gaztelania eta Literatura, Ingelesa eta Frantsesa ikasgaiak izan ezik.

Biurdana institutua Trinitarioak izeneko eremuan dago. Han, elkarren ondoan, hiru institutu daude: aipaturiko Biurdana, gaztelaniazko IES Julio Caro Baroja eta Lanbide Heziketako Donibane ikastetxea. Biurdana institutua Arga ibaiaren ondoan dago, eta hurbileko Hodien oinzubia zeharkatuta Sanduzelai auzora bi minutuan ailegatu daiteke oinez.

Ikasleen jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biurdana institutuak hartzen duen eraikinean Fernando Remacha izeneko eskola zegoen garai batean. 1995. urtean hartu zuen Biurdana BHI izena. Urte hartatik aurrera, ordu arte Ermitagañako Navarro Villoslada institutuan bigarren hezkuntzako ikasketak euskaraz egiten zituzten ikasleak Biurdanara eraman zituzten.

Gaur egun, 550-600 ikasle sar daitezke institutuan. Ikasleen jatorria askotarikoa da. 2008. urteko ekainean, Biurdanako ikasleen %30a Iruñetik hurbil dauden herrietakoak ziren, adibidez, Orkoien, Etxauri, Ororbia, Irurtzun, Lekunberri eta beste batzuk. Beste ikasle guztiak, Sanduzelai, Patxi Larraintzar eta Amaiur eskoletatik zetozten. DBH 3. mailatik aurrera datozen ikasleak, Lekunberri eta Atakondoako eskoletatik datoz, azken hauek, Iruñetik kanpo.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
42°49′11.41″N 1°39′37.02″W / 42.8198361°N 1.6602833°W / 42.8198361; -1.6602833