Bizitza (plataforma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizitza (plataforma)
Datuak
Motaerakunde politikoa
HerrialdeaEuskal Herria
IdeologiaTxertoen eztabaida, Antisistema, Oinarrizko eskubideak, Erabakimen askea eta Plandemia
Historia
Sorrera2021
Koloreak    
webgune ofiziala
Facebook: p/Bizitza-Plataforma-100064840908279/ Twitter: BizitzaP Instagram: bizitza_plataforma Edit the value on Wikidata

Bizitza Plataforma 2021ean Euskal Herrian hainbat elkartek sortutako osasun-askatasunaren aldeko antolakundea da, herri-administrazioek COVID-19 izurria zela-eta, hartutako neurri eta murrizketei buru egiteko. Plataforma Hegoaldeko 46 talde eta elkartek osatzen dute, herririk herri nahi arloka antolatuak;[1] horretaz gain, Iparraldeko EZ PASS de liberté – NORA GOAZ? kolektiboarekin hurreko harremanak dauzka. Izurriteko askatasun-murrizketen aurka egoteaz gain, MOEa, edozein nahitaezko txertaketa eta 5Ga ezartzea arbuiatzen dute, besteak beste. 2021 eta 2022 urteetan kale-agerraldi jendetsuak antolatu zituzten Hegoaldeko hiriburuetan.[2][3][4][5]

Bizitzak bere burua alderdi politiko nahi hautagaitza guztietatik bereizi du.[6] Izan ere, Hegoalden 2023ko udal- eta foru-hauteskundeetara eta Nafarroa Garaiko hauteskundeetara eta 2024ko EAEko hauteskundeetara Bizitzako kide batzuek plataformaren aldarrikapen ugari jasotzen dituzten hautagaitzak eratu zituzten (Stop + Auzokrazia, Burujabetza – Demokrazia Zuzena, Eguzkilore eta Izan Auzokrazia).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Nor garen» Bizitza (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  2. «Milaka eta milaka pertsona covid ziurtagiriaren aurka Donostian – Independentea.eus» independentea.eus 2021-12-19 (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  3. «Giza olatu batek Bilboko kaleak zeharkatu zituen atzo apartheid-pasearen aurka – Independentea.eus» independentea.eus 2022-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  4. «Manifestazio jendetsua atzo Gasteizen – Independentea.eus» independentea.eus 2022-03-13 (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  5. Resumen de la manifestación de Pamplona del 21-05-2022. 2022-05-24 (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  6. «Bizitza plataformaren komunikatua – Independentea.eus» independentea.eus 2023-05-25 (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]