Bizkaiko jota

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bizkaiko jota lurralde horretan egindako musika mota tradizionala da, batez ere Arratiako eskualdean garatutakoa.

Antzinean Euskal Herriko plaza eta erromerietan jotak eta porruak dantzatzen ziren. Hain ospetsuak ziren, ezen Arratia aldean "lehenengoa" eta "bigarrena" esaten baitzieten. Tamalez 1960ko hamarkadatik aurrera plazetatik desagertu eta egun erakustaldietan baino ez dira ikusten.

Jotari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panderojole famatua izan zen Maurizia Aldeiturriaga (1904-1988), Leon Bilbao (1916-1990) albokariaren kidea izan zena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.