Bizkarsoro
Bizkarsoro | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Bizkarsoro |
Jatorrizko hizkuntza | euskara alemana frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 82 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Josu Martinez |
Gidoigilea(k) | Josu Martinez |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Joserra Senperena |
Historia | |
Jasotako sariak | |
bizkarsoro.eus | |
Bizkarsoro 2023ko Josu Martinez bilbotar zuzendariaren film dramatikoa da. Iparraldeko fikziozko herri batean kokatuta dago filma, XX. mendean, eta euskarak eta euskaldunek jasandako errepresioa du hizpide. Filma fikziozkoa izanik ere, benetako istorioak ekarri ditu Martinezek pantaila aurrera, kontatzen baitu nola zigortzen zituzten herritarrak, euskaraz hitz egite hutsagatik.[1]
Film hau, bost laburmetraiaz osaturiko luzemetraia da.[2]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alegiazko herri batean, bost istorio erreal, 1915etik 1982ra gertatuak, bost ataletan banandurik:
- 1915 - Ama
- 1921 - Anti
- 1940 - Su-ban-di-la
- 1966 - Hitzak
- 1982 - Alaba
Ahozko lekukotzetan eta idazleen testuetan oinarrituak, haietan barna, XX. mendean zehar Ipar Euskal Herriko herri tipi batek bizitako aldaketa sozialak agerian. Hizkuntza baten erroizte eta hurrentzea. Eta bizirauteko borroka.[3]
Antzezleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bea Kurutxarri
- Martxela Aneva-Fuchs
- Manex Fuchs
- Bixente Indart
- Xan Leon Indart
- Lea Campistron
- Ander Lipus
- Eneida Alfaro-Camus
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2023: Argia saria, Ikusentzuneko atalean.[4][5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «'Bizkarsoro', herrietarantz» Berria 2023-12-16 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ Josu Martinezek bosgarren obra laburra osatu eta denak film luze batean josiko ditu
- ↑ «Bizkarsoro (Webgune ofiziala)» Bizkarsoro (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ «Arkaitz Artola: "Auzoaren historia ezagutzea lagungarria da aurrera egiteko"» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ «Ikusi 2024ko Argia Sarien ekitaldia osorik» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Itsasoaren alaba (2009)
- Sagarren denbora (2010)
- Debekatuta dago oroitzea (2010)
- Barrura begiratzeko leihoak (2012)
- Gure sor lekuaren bila (2015)
- Jainkoak ez dit barkatzen (2018)
- Anti (2019)
- Caminho longe (2020)