Barrura begiratzeko leihoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Barrura begiratzeko leihoak
Datuak
Urtea 2012
Estreinaldia 2012ko urriaren 27an
Generoa Dokumentala
Herrialdea  EH
Iraupena 95 min.
Ekoizleak
Zinez ekoiztetxea
Gidoilariak
Josu Martinez
Eneko Olasagasti
Mireia Gabilondo
Enara Goikoetxea
Txaber Larreategi
Musikagileak
Pascal Gaigne
Argazkilariak
Juantxo Sardon
Jatorrizko hizkuntza
Euskara
Webgunea
[1]

Barrura begiratzeko leihoak Josu Martinezek koordinatutako eta Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea eta Txaber Larreategirekin batera zuzendutako eta idatzitako dokumentala da, 2012an ekoiztua eta Bilbon estreinatua. Lokuzioak Ttittika Rekaltek egin ditu.

Filmak 5 atal ditu, bakoitzak zuzendari batek idatzi eta egindakoa euskal preso banari buruzkoa, ETArekin lotutakoak ala ez. Kartzelen barrualderantz eta pertsonen barnealderantz begiratzeko leihoak dira izenburuan aipatutakoak. "Terroristen" atzetik dauden gizakien ikuspuntuak plazaratuz.

Donostiako Udalak emandako diru-laguntzak eta bertan egindako aurkezpen jendetsuek polemika piztu zuten Espainiako sektore politiko batzuetan, arlo judizialean presioa eraginez.

ETBko emanaldia eta euskal espainiar alderdien oldarraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko urrian ETBk dokumental hau eman zuen. Barrura begiratzeko leihoak dokumentalaren aurka jarri ziren Euskadiko PP, PSOE eta UPyD eta Covite. Alderdi eta talde hauen iritziz, ETAren aldeko dokumental bat da. Ondorioz, EITBk ETAren alde egin du.

Laura Garrido EAEko PPko bozeramailea, "ETAren historia kriminala zuritzen saiatzea" egotzi zion ETBri. Garridoren esanetan, "ETAko presoak biktimatzat jotzen dituen eta terrorismoa aipatzen ez duen dokumental bat ematea irain argia da euskal herritarrentzat eta ETAko biktimentzat".

Gorka Maneiro UPyDko bozeramaileak salatu zuenez, dokumentala ematea "ETBren beste manipulazio bat" izan zen, "ETAko kideen zerbitzura jarri baita" eta horien istorioa "ikuspuntu humano batetik" kontatu zutelako. Horregatik, Maite Iturbe EiTBko zuzendariak Eusko Legebiltzarrean azalpenak ematea eskatu du.

Bestalde, Covite Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak dimisioa ematea eskatu zion Maite Iturberi, "ETAko kideak biktimatzat jotzeagatik".[1]

Irati[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josu Martinezek Irati Tobar emakume gaztearen istorioa egin du, Segiko kide izateagatik kartzelan sartu behar dutena, hori gertatu baino egun batzuk lehenago berak eta senideek dituzten bizipenak kontatuz. Bera absolbitu zuten baina berarekin batera beste 27 gazte bizi izan ziren antzeko egoeran. Azkenean Auzitegi Nazionalean epaitu zituzten 28 gazteen auziaren epaiaren ondorioz 7 gazteei, seina urteko gartzela zigorra ezarri zieten.[2]

Jon[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txaber Larreategik Jon Ugarterena idatzi eta zuzendu du, espetxean 17 urte egon ondoren gizartera itzultzen den gizonarena.

Jesus Mari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enara Goikoetxeak atal honetan Jesus Mari Zalakain kazetari irakaslearen gora-beherei buruz jarduten du, 18/98 sumarioan atxilotutakoa. EGINen lan egiteagatik eta sumario honen baitan, zortzi urteko gartzela zigorra izan zuen.[3]

Gotzone[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mireia Gabilondok kontatzen du Aguraingo Gotzone Lopez de Luzuriagaren istorioa, 13 urteetan zehar bere amak grabatutako telefono elkarrizketen bidez, 169 cassette zintetan gordetakoak.

Mikel[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eneko Olasagastik pantailaratzen du Mikel Antza ETAko buruzagi, idazle eta lagunarekiko harremana 20 urte geroago, Xabier Montoia eta beste adiskide batzuekin batera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]