Josu Martinez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josu Martinez

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1986 (37/38 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJosu Amezaga Albizu
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
NOR ikerketa taldea

IMDB: nm5396049 Inguma: josu-martinez-martinez Edit the value on Wikidata

Josu Martinez Martinez (Bilbo, 1986), zinemagile, ikerlari eta idazlea da. EHUko irakaslea. Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea eta Gizarte eta Kultur antropologian lizentziatua eta NOR ikerketa taldeko kidea da. Zinema eta hizkuntza gutxituak, eta bereziki euskarazko zinema ditu ikerketa-lerro nagusi.[1]

Ikerlaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudiz eta euskaraz liburua aurkezten Begoña del Tesorekin (2022).

Euskal zinemaren inguruan ikerketak egina da Josu Martinez zinemagile, idazle eta komunikazioan doktorea. Eta hainbat aurkikuntza garrantzitsu egin ditu alor horretan. Besteak beste, haren lanari esker ezagutu eta berreskuratu dira Gure sor lekua, euskarazko lehen filma, Louis Lumière-k 1937an "cinema en relief" teknika esperimentalaz ekoitzi zuen Euskadi filma, eta kasik Manuel Ynchaustiren ondare filmiko erraldoia.

2012an, André Madré-ren arrastoaren atzetik, Gure Sor Lekua filmaren kopia mutu bat aurkitu zuen Parisen; eta haren inguruan doktore tesia idatzi zuen, euskarazko zinemaren hastapenez, Josu Amezagaren zuzendaritzapean. "Gure (zinemaren) sor lekua. Euskarazko lehen filmaren aurkikuntza, historia eta analisia".[2] [3] Orduan ohartu zen izugarrizko ezjakintasuna zegoela euskarazko zinemaren historiaz.[4]

Hasitako bide horri jarraiki, orain arte bildu ez den euskal zinemaren historia biltzea izan zuen helburu 2022an aurkeztu zuen Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza liburuak. Eibarko Udalak eta UEUk lankidetzan ematen duten Juan San Martin beka jaso zuen 2019an, eta horren emaitza izan zen liburua. Obrak zinemak euskararekin izandako harremanean jarri du fokua, XX. mendeko sorkuntzaren ibilbide baten bidez. Ordura arte ezezagunak ziren hainbat datu azaleratu zituen liburuak, sinpleki, aurretik ikerketa egin dutenek ez dutelako jo euskarazko iturrietara, euskarazko prentsara edota ahozko lekukotzetara”.[4]

Zinemagilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorkuntza-arloan, Josu Martinez izen ezaguna da azken urteetako euskal zinemagintzan, bereziki, dokumentalgile gisa. Bederatzi dokumental luze burutu ditu, haietarik zortzi Donostiako Zinemaldian estreinatuak, eta munduko hainbat herrialdetako zinemalditan programatuak. Bakarka, zein taldean aritu da dokumental zuzendari gisa, eta besteak beste, Txaber Larreategi eta Samara Velterekin sinatu ditu lan batzuk.

FIkzioaren alorrean, Bizkarsoro film luzea zuzendu du, bost film laburrek osatua.

Ekoizle gisa, Gastibeltza Filmak Ipar Euskal Herriko ekoizpen eta banaketa etxearen sortzaile eta kide da, Ximun Fuchs, Manex Fuchs, Eñaut Castagnet eta Katti Pochelurekin batera.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Itsasoaren alaba (2009)
  2. Sagarren denbora (2010)
  3. Debekatuta dago oroitzea (2010) [5]
  4. Barrura begiratzeko leihoak (2012)[6]
  5. Gure sor lekuaren bila (2015)
  6. Jainkoak ez dit barkatzen (2018)[7]
  7. Caminho longe (2020)[8]
  8. Paperezko hegoak (2021)[1]
  9. Mirande, film bat egiteko zirriborroa (2023)[2]
  10. Bizkarsoro (2023)[9][10][11]

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzezko txalupak (2012, Alfonso Etxegarairekin elkarlanean),[12] Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak (Elkar, 2014),[13] Lezo Urreiztieta: gudari de la utopía (Pamiela, 2022)[14] eta Irudiz eta euskaraz (2022) liburuen egilea ere bada.[15]

Horrez gain, Bertsolari aldizkariko zuzendaria izan zen, eta komunikabide ainitzetan kolaboratzaile.

Bertsolaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroan, txapelduna izan zen eskolarteko txapelketan Bizkaian eta Euskal Herriko mailan.

Hitzaldi gonbidatua 2019ko Ikergazte kongresuan

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martinez Martinez, Josu. (2022). Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza. UEU ISBN 978-84-8438-821-0..
  2. Martinez Martinez, Josu. (2014-12-03). «GURE (ZINEMAREN) SOR LEKUA. EUSKARAZKO LEHEN FILMAREN AURKIKUNTZA, HISTORIA ETA ANALISIA» Teseo, educacion.gob.es (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).
  3. Marinez Martinez, Josu. (2014). Gure (zinemaren) Sor Lekua. Euskarazko lehen filmaren aurkikuntza, historia eta analisia.. UPV/EHU ISBN 978-84-9082-588-4. PMC 1222922808. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  4. a b Zinea.eus. (2022-05-05). «Josu Martinez: "Objektiboa aldatzen duzunean gauzak ezberdin ikusten dira"» Zinea (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  5. Debekatuta dago oroitzea (Josu Martinez, 2010).
  6. Barrura begiratzeko leihoak dokumentala.
  7. Jainkoak ez dit barkatzen.
  8. Caminho longe.
  9. Bizkarsoro
  10. «'Bizkarsoro' ostiralean estreinatuko dute Euskal Herriko zazpi lurraldeetan» Berria 2024-01-09 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  11. «Elkarrizketa. Josu Martinez: «Ustez euskararen alde ari direla diotenek ere gustatuko ez zaizkien gauzak entzun behar dituzte, eta horrela eginen dugu aitzina»» Berria 2024-01-12 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  12. Josu., Martinez,. (2011). Hitzezko txalupak : Euskal Herria-Sao Tome gutunak : 2010-2011. Elkarlanean ISBN 978-84-15337-49-2. PMC 863182741. (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  13. Josu, Martinez,. (2014). Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak. Elkar ISBN 978-84-9027-242-8. PMC 920309587. (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  14. «Ensayo y Testimonio: Lezo Urreiztieta: gudari de la utopía» www.pamiela.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  15. Martinez, Josu. (2022). Irudiz eta euskaraz : gure hizkuntzaren zinema : gure zinemaren hizkuntza. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-821-0. PMC 1345051095. (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  16. «XIV. Juan San Martin bekaren irabazlea Josu Martinez izan da» Eibarko Udala - Ayuntamiento de Eibar (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).
  17. (Gaztelaniaz) «La beca Juan San Martín, para estudiar la historia del cine en euskera» El Diario Vasco 2019-11-28 (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).
  18. «XIV. Juan San Martin Beka 2019 — Eibarko Udala» www.eibar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-01).
  19. «Juan San Martin bekan parte hartzeko deialdia ireki da — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (UEU) (Noiz kontsultatua: 2019-07-01).
  20. Zinea. (2022). Josu Martinez, 'Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza' (1. zatia). Zinea - Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  21. «Zineman Euskal Herria, euskaldunak zeluloidean eta euskararik ez pelikuletan» EITB 2022-05-05 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  22. Martinez, Josu Martinez. (2019). Egile izengabeen irudi ikusezinak esistitu ere egiten ez den herri batendako. (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).
  23. Martinez Martinez, Josu. (2019-06-05). Egile izengabeen irudi ikusezinak esistitu ere egiten ez den herri batendako. IkerGazte 2019 Josu Martinez. UEU (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hitzezko Txalupak (Elkar, 2012)
  2. Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak (2014)
  3. Gure (zinemaren) sor lekua. Euskarazko lehen filmaren aurkikuntza, historia eta analisia (UPV/EHUko argitalpen zerbitzua, 2015)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]