Biztanleria-piramide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Argentinako populazio piramidea 2005. urtean. Nabari da piramide itxura.

Populazio piramidea edo adin-sexu piramidea eskualde bateko biztanleriaren adin banaketa, sexuaren arabera, erakusten duen datu diagrama da, demografian maiz erabiltzen dena, biztanleriaren adin egitura ikertzeko. Piramide deritzo erakutsi ohi duen itxuragatik.

Eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batera jarritako bi histograma, bi sexuetarako bana, altxatzen dira, ardatz batean (normalean, bertikalean) adin tarteak azaltzen direla (0-4, 5-9, ...) eta bestean (normalean, horizontalean) adin tarte ezberdinetarako maiztasun absolutuak ala guztizko biztanleriarekiko erlatiboak, azaltzen direla.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Biztanleria-piramide Aldatu lotura Wikidatan