Blackadder

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Blackadder
Sugebeltza
Formatua Telesaila
Iraupena 30 minutu gutxigora behera
Egilea Richard Curtis
Rowan Atkinson
Ben Elton
Protagonistak Rowan Atkinson
Tony Robinson
Tim McInnerny
Miranda Richardson
Stephen Fry
Hugh Laurie
Herria  Erresuma Batua
TB Katea BBC
Emisioa 1983ko ekainaren 15
1989ko azaroaren 2
Atalak 24 eta 3 bereziak

Sugebeltza edo Blackadder Richard Curtis, Rowan Atkinson eta Ben Eltonek sortutako satira historikozko telesail britainiarra da. Blackadder lau sailetan eta kapitulu berezi batzuetan banatuta dago, sail bakoitzak bere argumentu propioa duena. Lehenengo saila Richard Curtis eta Rowan Atkinsonek idatzi zuten, besteak Curtis eta Ben Eltonek. Produktorea John Lloyd zen, eta protagonistak Edmund Blackadder, Rowan Atkinsonek antzeztua, eta Baldrick, Tony Robinsonek antzeztua, ziren.

Euskal Herrian ETB 2 eta ETB 1 kateek gaztelania eta euskaraz eman zuten.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta sail bakoitzak aro ezberdin batean oinarrituta izan, denek Edmund Blackadderen zorion-zorigaitzak (azkenak, gehienetan) dute mamia. Edmund Blackadderrek, leinu ingeles bateko kidea, Historiazko une garrantzitsuak bizi ditu. Antiheroi ziniko eta zorrotza, nihilista eta moral gabekoa da eta Baldrick bere mirabea da bere jarraigo bakarra.

Bitartean, Blackadderrek pairatu behar du inguruko nobleteria: lehehengo sail bitan Lord Percy Percy (Tim McInnernyk antzeztua), hirugarrean George Galesko Printzea eta laugarrenean George tenientea (azken biak Hugh Lauriek antzeztua).

Argumentua 1485ean hasi eta 1917an bukatzen da (kapitulu berezi bat 1999ko gabonzaharrean badago ere).

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapitulu zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuk diote 1982an ereduzko kapitulua egin zute, Rowan Atkinsonek baztertuak.

I. Saila: The Black Adder (1983)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko Ingalaterrako Gerra Zibilan kokatuta, 1485 inguru hasten da. Hona hemen kapituluak:

  • The Fortelling
  • Born to be king
  • The Archbishop
  • The Queen of Spain's Beard
  • Witchsmeller Pursuivant
  • The Black Seal

II. Saila: Blackadder II (1986)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterrako Elizabeth I.aren erreinaldian kokatuta. Hona hemen kapituluak:

  • Bells
  • Head
  • Potato
  • Money
  • Beer
  • Chains

III. Saila: Blackadder the Third (1987)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Iraultza eta Napoleondar gerretan kokatuta. Hona hemen kapituluak:

  • Dish and Dishonesty
  • Ink and Incapability
  • Nob and Nobility
  • Sense and Senility
  • Amy and Amiability
  • Duel and Duality

1988an, kapitulu berezi bi egin zituzten:

IV. Saila: Blackadder Goes Forth (1989)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo Mundu Gerran kokatuta. Hona hemen kapituluak:

  • Captain Cook
  • Corporal Punishment
  • Major Star
  • Private Plane
  • General Hospital
  • Goodbyeee...

1999ko abenduaren 31n beste kapitulu berezi bat egin zuten: Blackadder: Back & Forth, momentu hartan kokatuta. Zurrumurruen arabera, Rowan Atkinsonek bostgarren saila edo film bat prestatzen ari dela, baina oraindik zurrumurruak baino ez dira.

Beste kapitulu bereziak: sketchak, antzerki eta irratirako eginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuan

  • Woman's Hour Invasion (1988)
  • The Shakespeare Sketch (1989)
  • Blackadder and the King's Birthday (1998)
  • Blackadder: The Army Years (2000)
  • The Royal Gardener (2002)
  • Jubilee Girl (2002)

Ameriketako Estatu Batuetan

  • 1775 (US series pilot) (1992)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]