Miranda Richardson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Miranda Richardson
Miranda Richardson Met Opera 2010 Shankbone.jpg
Bizitza
Jaiotza Southport1958ko martxoaren 3a (60 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Hezkuntza
Heziketa Bristol Old Vic Theatre School
Jarduerak
Jarduerak aktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea
Nominazioak
IMDb nm0001669
http://www.miranda-richardson.com

Miranda Richardson (Lancashire, Ingalaterra, 1958ko martxoaren 3a) britainiar antzezlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Dramatikoko ikasketak egin zituen, Bristoleko Unibertsitatean eta Old Vic eskolan. Bere eskualdeko antzokian egin zuen debuta, eta Britainia Handiko telebistan lan egin zuen gero. Han ospe handiko zinema-izar bilakatu zen. Londresen, paper bat lortu zuen Moving (1981) obran, Queen's Theatren, eta gero Derby, Bristol eta Lancasterreko antzokietan aritu zen.

Mike Newell zinema-zuzendariak Ruth Ellisen papera eskaini zion, Britainia Handian urkamendian hiltzera kondenatu zuten azken emakumearena, "Arrotz batekin dantzan" (1985) filmean. Izugarrizko arrakasta izan zuen, bai ikusleen bai kritikarien artean, obsesioaren eta sexu-bulkadaren antzezpen harrigarria egin zuelako. Handik aurrera kalitate handiko antzerki-lanetarako deitu zuten: Edmond (1986, David Mamet); Etta Jenks (1990, Marlene Meyer).

Europar filmetan egin dituen lanek ospe handia eman diote, batez ere Estatu Batuetan. Damage (1992, Louis Malle) filmean egindako lanarengatik bigarren mailako antzezle onenaren Oscar sarirako izendatu zuten, bere belaunaldiko antzezle onenetako bat dela berretsiz. Beste lan aipagarri batzuk: The Innocent (1984), Transmutations (1986), Eat the Rich (1987), Empire of the Sun (1987), El sueño del mono loco (1990), The Fool (1990), Enchanted April (1991), The Crying Game (1992), Century (1993), Sleepy Hollow (1999), The Hours (2002), Paris, je t'aime (2006).

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miranda Richardson Aldatu lotura Wikidatan