Blas Pradere Arruti
Blas Pradere Arruti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, 1851 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1923ko abuztuaren 4a (71/72 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Blas Pradere Arruti (Oñati, 1851 – Donostia, 1923ko abuztuaren 4a) gipuzkoar idazlea eta apaiza izan zen. Albizturren apaiza zen hil zenean.[1]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gipuzkoako Diputazioak antolatzen zituen Euskal Jaietara bere idazlanak bidali eta sari ugari jaso zuen. Horietariko batzuk dira hauek: [2]
- Oyartzun eta bere seme ospatuak (1897),
- Bergara´ko seme argidotarrak (1905),
- Bergara´ko azitetxe jakintsu duikintar erregezkoa (1905),
- Aitzbetz´eko zuloa,
- Peñaflorida´ko kondea.
- Lurbirako adiskideen alkarbidea lehenengo ipiñi zubana,
- Tolosa´ko erriyaren izenak lenago ta orain (1912),
- Aundigoai eta aginbideai zor zayoten begirunea (1914)
- Edaleentzako gogoangarriak (1914).
Pradererenak dira, halaber, beste liburu hauek ere:
- Satanasen bandera edo liberalqueriya (1896),
- Secretos para hablar y oír con claridad el bascuence (1897)
« | EUSKERAREN IRAUPENA
Izkuntzik baldiñ bada ludiyan beti-beti gorde bear litzakeana Euskera da ori, ta artu bear ditugu beraz orretarako bideak, adieraziko dedanez. [...] Euskerari eta berarekin gure abendari iraunazitzeko artu ditzagun bada bide oyek:
Orrekin eta euskaldun askok, erri aundiyetara dijoazen neskatx baserritarrak ere bai, erderaz itzegireko pantasiya (arrokeriya) eta euskeraz egiteko lotsantza utziyarekin, gure itzkuntz maitagarriya ez da illko alabaña. |
» |
—Euskeraren iraupena / [Pradere'tar Blas][3] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Blas Pradere zenaren omenez Heriotza-oharra Argia astekariaren 122.zkian argitaratua.[1][Betiko hautsitako esteka] Argia,Dagonila, 19, Igandea
- ↑ Pradere Arruti, Blas. «Egileren araberako bilaketaren emaitzak» www.kmliburutegia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
- ↑ Pradere Arruti, Blas. (1917). «Euskeraren iraupena» Euskal-Erria : revista bascongada (EUSKAL-ERRIA) 77: 198-200. (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Blas Pradere Arruti-ren argitalpenak eskuragarri digitalki. (39 dokumentu). Koldo Mitxelena liburutegian www.kmliburutegia.eus