Edukira joan

Blas Pradere Arruti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Blas Pradere Arruti
Bizitza
JaiotzaOñati, 1851
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1923ko abuztuaren 4a (71/72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Blas Pradere Arruti (Oñati, 1851Donostia, 1923ko abuztuaren 4a) gipuzkoar idazlea eta apaiza izan zen. Albizturren apaiza zen hil zenean.[1]

Gipuzkoako Diputazioak antolatzen zituen Euskal Jaietara bere idazlanak bidali eta sari ugari jaso zuen. Horietariko batzuk dira hauek: [2]

  • Oyartzun eta bere seme ospatuak (1897),
  • Bergara´ko seme argidotarrak (1905),
  • Bergara´ko azitetxe jakintsu duikintar erregezkoa (1905),
  • Aitzbetz´eko zuloa,
  • Peñaflorida´ko kondea.
  • Lurbirako adiskideen alkarbidea lehenengo ipiñi zubana,
  • Tolosa´ko erriyaren izenak lenago ta orain (1912),
  • Aundigoai eta aginbideai zor zayoten begirunea (1914)
  • Edaleentzako gogoangarriak (1914).

Pradererenak dira, halaber, beste liburu hauek ere:

  • Satanasen bandera edo liberalqueriya (1896),
  • Secretos para hablar y oír con claridad el bascuence (1897)
« EUSKERAREN IRAUPENA

Izkuntzik baldiñ bada ludiyan beti-beti gorde bear litzakeana Euskera da ori, ta artu bear ditugu beraz orretarako bideak, adieraziko dedanez. [...]

Euskerari eta berarekin gure abendari iraunazitzeko artu ditzagun bada bide oyek:

  1. Euskaldunok alkarrekin nunai eta beti euskeraz itzegin.
  2. Gure etxeetan ere beti euskeraz ari gaitezen, mirabe ta umeetarañoko guziyak izkuntz eder ori jakiñ desaten.
  3. Eskuartean darabizkigun ingi (periodiku) eta idaztiyak (librubak), mezarakoak ere bai, euskerazkoak izan ditezela aldan guziyan.
  4. Gure ikastoletan (eskoletan) alegiñaz, edo nolaala, erakusle euskaldunak ipiñi ditzagun.
  5. Elizetan ere gure izkuntz ederreko otóitz, agurtza (arrosariyo) abesti (kantu), bederatziurren eta sermoyak sarrazi bitez.
  6. Euskalerriko apaizpiku jaun aundiyai eskatu eta arrendu (suplikatu) bear zate, elizgizonen -azitetxeetan euskera erakutsi dedilla, eta erri txikiyetara beñepeñ apaiz euskaldunak biraldu ditzatela.
  7. Euskeraren aldez argitaratzen diran ingiyai (paperai) diruz eta bestela alegiñean lagundu, eta ezertan ere ez bestelakoai.
  8. Aginbideetan gizonak ipintzeko eskatu oi zaizkigun auteskiyak (botoak) ez eman euskera ez dakitenai, gure aldekoak ez diradenai ez beintzat.

Orrekin eta euskaldun askok, erri aundiyetara dijoazen neskatx baserritarrak ere bai, erderaz itzegireko pantasiya (arrokeriya) eta euskeraz egiteko lotsantza utziyarekin, gure itzkuntz maitagarriya ez da illko alabaña.

»

—Euskeraren iraupena / [Pradere'tar Blas][3]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Blas Pradere zenaren omenez Heriotza-oharra Argia astekariaren 122.zkian argitaratua.[1][Betiko hautsitako esteka] Argia,Dagonila, 19, Igandea
  2. Pradere Arruti, Blas. «Egileren araberako bilaketaren emaitzak» www.kmliburutegia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  3. Pradere Arruti, Blas. (1917). «Euskeraren iraupena» Euskal-Erria : revista bascongada (EUSKAL-ERRIA) 77: 198-200. (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]