Bodhisattva
Bodhisattva' (sanskritoz: बोधिसत्त्व bodhisattva; paliz: बोधिसत्त bodhisatta), budismoan erabiltzen den hitz bat da. Modu esanguratsuan Budaren bidean doan norbaiti erreferentzia egiten dio. Bodhi (ezagutza gorena, argialdi) eta sattva (izatea, izakia) hitzek osatutako hitz bat da. Beraz, argialdi gorenaren bila doan izaki bati erreferentzia egiten dio.
Bodhisattva Theravāda budismoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko budismoan, buda izateko bidean dagoen norbaiti erreferentzia egiteko erabiltzen da. Honela, modu zabalean erabili zen Buda berari erreferentzia egiteko honen argialdiaren aurreko garaian. Honela, bere bizitza edo aurreko bizitzak, euren ebazteak, erabateko argialdira hurbilduko duten proba existentzial batzuk bezala pertsonifikatuak dira. Ikuspuntu hau, oraindik hor dago Theravāda budismoan, non jatorrizko arhat ideala mantentzen den, eta bodhisattva hitza, Budaren eboluzio historikoari erreferentzia egiteko erabiltzen den.
Bodhisattva Mahāyāna budismoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Theravāda budismoan, esanahia, garrantzi biografiko horretara mugatzen den bitartean, 400 urte inguru beranduago, mahāyāna budismoaren agerpenarekin, hitzaren interpretazio muturrekoago bat agertuko da. Mahāyānak, izaera heroiko bat emango dio, mugimendu bezala bereizteko funtsezkoa izango dena. Mahayanan, bodhisattva, jarraitzaile budista guztiek nahi izango duten bizitzako ideal batean bihurtuko da. Esanahi unibertsalista bat ere hartuko du, berarekin, bizidun guztiak bere barnean hartuko dituen askapen unibertsal baten xedea existituko delarik. Ideia unibertsalista hau, funtsezkoa izango da budismo mota honetan bere historian zehar.
Mahayanaren historian zehar, bodhisattva ospetsu askok, benetazkoak zein mitikoak, euren panteoi sakratua beteko dute. Bodhisattvaren bidearen idealaren inguruan, bodhisattvaren bidea bezala ezagutzen denean, idazteun sakratuak, konpromezu bereziak edo botuak eta sailkapenak edo mailakatzeak agertuko dira. Ikonografia aldetik, gehien irudikatu direnak, Buda beraren bizitzaren inguruan agertzen direnak dira. Beti adibidetzen dituzte ezaugarri garrantzitsuak jarraitzaile budistarentzat. Bodhisattvek, sarri, konpromezu pertsonal bikain eta ereduzko baten botuak egin dituzte. Garrantzitsuenak, Avalokiteshvara, Manjushri, Mahasthamaprapta eta Samantabhadra dira.
Ezagunena, zalantzarik gabe, Avalokiteshvara da, errukia eta kupidaren bodhisattva. Historikoki, Budaren ikasle bat izan zen. Mendeen igaroan, modu eta sexu ezberdinean irudikatu zen herrialde ezberdinetan. Txinan, Guan Yin bezala ezagutzen da, Japonian, Kannon bezala, eta Himalaiako budismoan, Chenrezig bezala.