Bola del Mundo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bola del Mundo
Bola del Mundo desde Valdemartín.JPG
Gailurra
Garaiera 2.265 m
Prominentzia 103 m
Koordenatuak 40° 47′ 06″ N, 3° 58′ 44″ W / 40.785°N,3.979°W / 40.785; -3.979Koordenatuak: 40° 47′ 06″ N, 3° 58′ 44″ W / 40.785°N,3.979°W / 40.785; -3.979
Geografia
Bola del Mundo hemen kokatua: Madrilgo Erkidegoa
Bola del Mundo
Bola del Mundo
Bola del Mundo (Madrilgo Erkidegoa)
Herrialdea Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
Mendilerroa Guadarrama
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Navacerrada mendatetik

Bola del Mundo edo Alto de las Guarramillas Erdialdeko Sisteman dagoen Guadarrama mendilerroko mendi bat da, Madrilgo probintzia eta Segoviako probintziaren arteko mugan dagoena. 2265 metroko altuera du, eta inguruko lurrarekiko 103 metro altxatzen da. Cuerda Larga deritzon mendilerroko mendebaldereneko mendia da. Tontorretik oso gertu, ekialdeko aurpegian, Ventisquero de la Condesa deritzona dago, Manzanares ibaiaren iturria den ur isurketadun gune bat. Tontorrean antena batzuk daude, funtzio bezala irrati eta telebista seinaleak igorri eta Guadarramako mendilerroaren ipar aurpegira bidaltzea duena.

Hiru antena handi hauek suziri formako kalefakziodun radomo batekin estaliak daude izotzetik babesteko, eta zenbait kilomerotik ikus daitezke, mendi honen berezitasun nagusia direlarik, mendi honetara Navacerrada mendatetik erraz hel daitekeelarik.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren jatorria gutxik ezagutzen dute eta nahiko berria da, 1959an irrati eta telebista seinaleen errepikaketa antenak instalatu ondoren agertu baitzen. Antena errepikatzaile horiek instalatu zirenean, Espainian telebista kate bakarra zegoen (TVE1), kate honetako saioak lur globoaren irudi batekin hasten ziren, eta, honen gainean, Espainia erdian zirkuluerdi formako uhinak igortzen zituzten suziri formako antena batzuk agertzen ziren, telebista seinalea zetorren tokiari izen hori ematearen arrazoia izan zena, honen benetako izena Alto de las Guarramillas delarik. "Alto de las Guarramillas" "Guarrama" deritzenen zati da, mendi honen inguruan dauden erliebe elementu multzo bat. "Guarrama" ertaroko "Guadarramiellas" hitzetik datorren toponimo bat da, azken izen hau, era berean, "Guadarrama"tik datorrelarik, hain zuzen ere, mendi hau dagoen mendilerroaren izena dena.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bola del Mundo Cuerda Larga deritzon mendikateko mendebaldereneko mendia da, eta Guadarrama mendilerroaren erdialdeko zatian dago, hegoaldeko aurpegian La Maliciosa mendia (2227 metro) eta Barranca harana, mendebaldean Navacerrada mendatea (1858 metro) eta ekialdean Cuerda Largaren gainontzeko zati guztia dituelarik. Tontorretik iparraldera Loma del Noruego izeneko mendi adar bat abiatzen da, mendebaldean dagoen Valsaín harana eta ekialdean dagoen Lozoya harana banatzen dituena. Tontorretik gertu, iparrekialdeko aurpegian, Valdesquí eski estazioa dago. Era berean, Navacerrada mendateko estazioa mendi honen mendebaldeko magalean dago. Bere tontorretik gertu, 2000 metro inguruko altueran eta bere hegomendebaldeko aurpegian Ventisquero de la Condesa dago, Manzanares ibaiaren iturri diren zenbait ur isurketa dauden eremu bat.

Igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bola del Mundoren hegomendebaldeko aurpegia Las Canchas begiralekutik ikusia.

Mendi hau, mendilerroko guztikoen artean, igoerarik erraz eta laburrenetako bat duena da, eta ez da harritzekoa bere tontorrean haurrak eta pertsona edadetuak aurkitzea. Igoera honek ez du inongo zailtasun teknikorik. Neguan eta udaberriaren hasieran bidean metatzen diren elurra eta izotza baino ez dira kontutan hartu behar.

Tontorrerako igoera azkarrena Navacerrada mendatetik abiatu eta, 40 minutu inguruz ibili ondoren tontorrera iritsi arte mendebaldeko magaletik igotzen den hormigoi gogorrezko basabide batetik doana da. Bidearen erdian eta 2170 metroko altueran Dos Castillas dago, taberna-jatetxe bat dagoen eta Navacerrada mendatetik abiatzen den teleaulki baten burua den toki bat. Neguan eta eski denboralditik kanpoko hilabeteetako aste bukaeretan irekita egoten da.

Txirrindularitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko abenduak 16an 2010eko Espainiako Itzuliaren ibilbidea jakinarazi zen, edizio honetan, Itzuliaren historian lehen aldiz, Bola del Mundo etapa amaiera izendatua izan zelarik. Hain zuzen ere, 20. etapa, 2010eko irailak 18an ospatu zena, Madrilgo Erkidegoko San Martín de Valdeiglesiasetik abiatu, eta, ia 169 kilometro egin ondoren lau mendate puntuagarrirekin amaitu zen, horietako bat hirugarren mailakoa, beste bi lehen mailakoak eta Bola del Mundo maila berezikoa. Etapa honen garailea, eta, beraz, Bola del Mundoren tontorreko lehen garailea Xacobeo Galiciako Ezequiel Mosquera izan zen, segundu batera Espainiako Vueltaren edizio horretako garailea izan zen Vincenzo Nibali bigarren postuan sartuz. Mendateak, bataz beste %6,1eko goitiera du 22 kilometroko igoeran, maldaren zatiren batzuk %20ko goitierara ere iristen diren arren, txirrindularitza egutegiko mendaterik gogorrenetako bat bihurtzen dutena. 2012ko Espainiako Itzulian berriz igoko da mendate hau, aurrekoan bezala, 20. etapan, 2012ko irailak 8an ospatuko dena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bola del Mundo Aldatu lotura Wikidatan