Vincenzo Nibali

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vincenzo Nibali
Cambrai - Tour de France, étape 4, 7 juillet 2015, arrivée (B43) (cropped) 2.JPG
Bizitza
Jaiotza Messina1984ko azaroaren 14a (33 urte)
Herrialdea  Italia
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia
Posizio edo espezialitatea eskalatzailea
stage racea
klasikomanoa
Pisua 65 kilogramo
Altuera 181 zentimetro
Jasotako sariak
http://vincenzonibali.it/

Vincenzo Nibali (Messina, 1984ko azaroak 14) siziliar txirrindulari bat da, profesionala 2005etik. Gaur egun Astaná taldean dabil. Itsasarteko Marrazoa ezizena jasotzen du Messinako itsasarteari erreferentzia eginez.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera txirrindularitzan Sizilian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi urte zituenean, bere aitak, bernizatzailea zena, Vincenzo beraren laguntzarekin konpondu eta gorriz margotu zuen Viner bizikleta zahar bat oparitu zion. Bizikleta honekin hasi zen Giovanna izeneko bere amak zuen bideo-dendan bueltak ematen. Era berean, bere aita, Salvatore, izan zen txirrindularitzari buruzko afizioa sorarazi ziona Txirrindularitzaren Historia ikustearen bitartez, biek igande arratsaldetan ikusten zutena.

Hamar urte zituenean zikloturista beterano batzuekin batera Etnara igotzeko grina piztu zitzaion. Bere aitak, kotxearekin erremolkatuz, sumendiaren tontorrera igotzen lagundu zion. Bere aita izan zen, baita ere, kasko bat erosi ziona San Rizzotik eginiko ibilbide batean jaitsieretan hartzen zuen abiadurak zuen arriskua ikusi ondoren. Halako batean, aitak bitan hautsi zion bizikleta bere aurrean eskolan lagun batekin borrokatzeagatik zigor bezala, beranduago konpondu egin zion arren.

Siziliako txirrindularitzarako azpiegitura eta tradizio urria zela eta, Vincenzok ezin izan zuen lehiatu 14 urtera arte. Hortik aurrera, kadete mailan zazpi garaipen lortu zituen.


Toskanarako lekualdatzea eta progresioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Junior mailako txrrindularitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamasei urterekin, bera jaiotako irla utzi eta Toskanara bizitzera joan zen, Italiako iparraldean kokaturik zegoen tradizio handiko hirira. Konkretuki Mastromarco-n finkatu zen, bere taldeko zuzendaria bizi zen lekura eta bertan urtean hamar hilabete ematen zituen auzora. Bertan finkatu zuen bere eguneroko etxebizitza bere gurasoekin.

2001ean, Junior bezala egindako lehen denboraldian bost garaipen lortu zituen. 2002an maila bereko bigarren urteko txirrindularia izanda, hamalau garaipen lortu zituen, Zolderreko lasterketa zirkuitoan egindako Junior mailako erlojupeko mundialean lortutako hirugarren postuaz gain.

Txirrindularitza afizionatu bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an bost garaipen eskuratu zituen, Asturiaseko biran lortutako sailkapen nagusiko bigarren postua eta beste bi garaipen kontuan hartu gabe. Gainera selekzio “azzurra”-k hautatutako txirrindularien artean egon zen 23 urtetik beherako mailako Europako eta Munduko txapelketetan.

2004an beste hamabi garaipen lortu zituen eta berriro ere “la Nazionale” selekzioak hautatutako txirrindularien artean egon zen Munduko eta Europako txapelketak lehiatzeko, urte horretan gainera, Italiako Verona hirian egiten zirenak. 23 urtetik beheragoko mailako erlojupeko munduko txapelketan, junior mailan egin zuen bezala, hirugarren postua lortu zuen eta brontzezko domina eraman zuen. 

Txirrindularitza profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferretti-ren Fassa Bortolo taldean debuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean Nibalik lortutako Veronako erlojupeko hirugarren postuaren inguruan interesatu zen Giancarlo Ferrettik zuzentzen zuen Fassa Bortolo talde Italiarrarekin debutatu zuen txirrindularitza profesionalean.

Gailentzeko gogoak lehenengo momentutik arazoak ekarri zizkion bere taldeko txirrindulari zaharrenekin, garrantzia kentzen ziotelako esaten zutelako. Urte batzuk geroago hura berak eginbeharrekoa baino gehiago egin zuela onartuko zuen.

Patrozinadoreak taldeari dirua ematen uzteari hartutako erabakiaren ondorioz, taldea urte horretako denboraldia bukatzerakoan desagertu egin zen. Bertan lehiatzen ari ziren txirrindulari askok, Alessandro Petacchi esprinterra eta bere laguntzaileak, batez ere, Team Milram-era joan ziren baina Nibalik ez zuen erabaki bera hartu eta Liquigas talde famatura joan zen.

Lehenengo urteak Liquigas taldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an Liquigas taldera egindako sinaketari esker, Nibali talde ProTour batean jarraitzea lortu zuen bere antzineko Fassa Bortolo taldean bezala.

Plouay-ko sari handia irabazi zuen Juan Antonio Flecha txirrindulari espainiarra atzean utzita.

2007[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007. urtean Italiako Giroan debutatu egin zuen bira handi batean. Horretan, Danilo Di Luca taldekidearentzat lan egitera joan egin zen gregario bezala. Nibali eta beste gregarioen lan bikainaren ondorioz, eta Di Luca-ren emanaldi bikainari esker noski, Giroa irabazi eta Milaneko podiumera igotzea lortu zuen maglia arrosa hartzera.

2008[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trentinoko Giroa irabazi egin zuen.

Hamaikagarren bukatu zuen Italiako Giroko sailkapen nagusian, taldeko bigarren klasifikatua izanez Franco Pellizotti taldekidearen laugarren postua eta gero.

Urte horretan Frantziako Tourrean debutatu egin zuen gainera.

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handia 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018
Pink jersey Italiako Giroa 19 11 3 2 1 1 3
Yellow jersey Frantziako Tourra 20 6 3 1 4 30 UT
Red jersey Espainiako Vuelta 1 7 2 DSK 2
MaillotMundial.PNG Munduko Txapelketa 40 29 4 40 42
MaillotMundial.PNG Munduko Erlojupeko Tx 16 19
Legenda
Ez zuen osatu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi