Boli Kosta Operazioa, Kingpin Operazioa edo Son Tayko Oldarraldia ere deitua, AmeriketakoEstatu Batuetako Armadak eta Aire IndarrakVietnamgo gerran egindako operazio bat izan zen, Sơn Tâytik gertuko esparru batean zeuden estatubatuar gerra preso batzuk askatzeko helburuarekin, Hanoitik gertu. Operazioa 1970eko azaroaren 21ean egin zen, eta ondo gauzatu zen, baina ez zen presoen askapenarekin amaitu, hilabete batzuk lehenago beste eremu batera eraman baitzituzten.
Erasoaren helburu nagusia lortu ezin izan zen arren, operazioa arrakastatsua izan zen ikuspuntu militarretik (ez inteligentziaren ikuspegitik), izan zen moduagatik, estatubatuarrentzat oso onuragarria izan zen galera kopuruagatik eta Vietnamen zeuden estatubatuar gerrako presoentzat ondorengo zeharkako ondorioengatik.[2] Estatu Batuetako aldean bi zauritu eta bi aireontzi (hegazkin bat eta helikoptero bat) galdu ziren.[1][3]Ipar Vietnamgo aldean, Ameriketako Estatu Batuetako iturrien arabera, 40 hildako baino gehiago egon ziren, guztiak militarrak, baina lokalen arabera, militarren baja gutxiago eta zibilen heriotza gehiago izan ziren.
Inteligentziak egindako akatsak kritika ugari izan zituen bai Richard Nixonen administrazioko kideen artetik, zein iritzi publikoan. Ondorioz, Estatu Batuetako inteligentzia-komunitatearen berrantolaketa garrantzitsu batera egin zen, urtebete geroago[2].