Bolton Wanderers Football Club

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bolton Wanderers Football Club
Ezizena(k) The Trotters, The Wanderers, The Whites, The White Men
Sorrera 1874
Futbol zelaia Reebok Stadium
(edukiera: 28.101 lagun)
Presidentea Irlandako Errepublika Phil Gartside
Entrenatzailea Ipar Irlanda Neil Lennon
Liga Premier League
2014-15 2. mailan 18.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Bolton Wanderers Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, Bolton ondoan dagoen Horwich hirian egoitza eta zelaia (Reebok Stadium) dituena. Ez du Ligarik inoiz irabazi baina bai lau Ingalaterrako Kopa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1874an Christ Church FC izenaz sortua, 1888an Ingalaterrako Ligaren hamabi fundatzaileetako bat izan zen, Lancashire eskualdeko talderik indartsuenetakoa bera baitzen. 1892an Ligan hirugarren egin zuen eta 1894an jokatu zuen lehenengo Kopako finala baina 4-1 galdu zuen Notts County-ren aurka. Hamar urte beranduago bigarren final bat jokatyu zuen eta Manchester Cityk 1-0 garaitu zuen.

Urrezko Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boltonen "urrezko aroa" 1920ko hamarkada izan zen. 1921 eta 1925 urteetan Ligako hirugarren postua lortu zuen, baina benetako arrakasta Kopan izan zuen 1923, 1926 eta 1929an txapeldun izan baitzen.

Bereziki ezaguna egin zen 1923ko Ingalaterrako Futbol Koparen Finala, Zaldi zuriaren finala ezizenaz ezagutzen dena, 127.000 ikusleren aurrean Wembley Stadiumean jokatu zena. Zifra ofiziala 127.000 bada ere 300.000 inguru izan zirela pentsatzen da eta inoiz ikusle kopuru handiena bildu duen futbol partida kontsideraturik dago. Beste bi finaletan ere jende andana izan zen, 91.000 (1926) eta 93.000 (1929).

1928an arazo ekonomiko larriak zituen Boltonek eta David Jack erdilaria 10.980 liberaren truke saldu zion Arsenali, garai hartan diru kopuru hori munduko errekorra izan zen.

Lehen mailan eta azken titulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1935 eta 1964 artean lehen mailan mantendu zen taldea. 1946an Burnden Parkeko desastrea gertatu zen, Kopako final laurdenetako partida jokatzen ari zela jendeoldea gertatu eta 33 pertsona hil ziren. Kabitzen zena baino 15.000 pertsona gehiago sartu ziren eta horrek eragin zuen.

Hurrengo arrakastak ere Kopan ezagutu zituen. 1953an Matthew-ren finala ezizenaz ezagutzen den partida jokatu zuen, Blackpool-en aurkako Kopako finala. 4-3 galdu zuen 55. minuturako 3-1 irabazten zihoala. Blackpooleko jokalarien artean 38 urte zituen Stanley Matthews-ek joko bikaina erakutsi zuen eta harengandik hartzen du izena finalak, baina esan behar da Stan Mortensen-ek hack-tricka egin zuela, inoiz final batean ikusi gabea zena. Boltonen laugarren gola Bill Perryk sartu zuen luzapenean. 100.000 ikusle izan ziren. 1958an lortu zuen azkenengo Kopa txapelketa Manchester United 2-0 garaituz.

Gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964 denboraldian maila galdu zuen eta hurrengo hiru hamarkadetan behe mailatan ibili zen, 1978 eta 1980 arteko bi denboraldietan ezik. 1987an laugarren mailara ere jeitsi zen, baina urte bakarra bertan egin eta berriz ere goranzko bideari ekin zion.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995 urtean bigarren mailako talde indartsuenetakoa zela Ingalaterrako Ligako Kopako finala jokatzera iritsi zen baina Liverpoolek 2-1 emaitzaz garaitu zuen. Hurrengo urtean Premier Ligara itzuli zen hiru urtetarako. 2001 urtean berriz igotzea lortu zuen eta 2004an Ligako Kopako beste final bat jokatu zuen Middlesbrough izan zen borreroa, berriz ere 2-1 emaitzarekin.

2005ean seigarren egin zuen ligan eta 2006 eta 2008an UEFA Kopa ere jokatzen aritu zen, emaitza aipagarririk gabe. 2012 arte mantendu zen lehen mailan. Ordutik aurrera bigarren mailako talde indartsua izan da. 2015 urtean larri ibili da eta 18. postuan amaitu du.

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterran: 4[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • UEFA Kopa (0) :
    • final hamaseirenak 2008an..


Entrenatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak Izena
1874–1885 Ingalaterra Tom Rawthorne
1885–1886 Ingalaterra John Bentley
1886–1887 Ingalaterra William Struthers
1887 Ingalaterra Fitzroy Norris
1887–1895 Ingalaterra John Bentley
1895 Ingalaterra Harry Downs
1896–1898 Ingalaterra Frank Brettell
1898–1910 Ingalaterra John Somerville
1910–1915 Ingalaterra Will Settle
1915–1919 Ingalaterra Tom Mather
1919–1944 Ingalaterra Charles Foweraker
1945–1950 Ingalaterra Walter Rowley
1951–1968 Ingalaterra Bill Ridding
1968–1970 Ingalaterra Nat Lofthouse
1970 Ipar Irlanda Jimmy McIlroy
1970 Ingalaterra Jimmy Meadows
1971 Ingalaterra Nat Lofthouse
1971–1974  Ingalaterra Jimmy Armfield
1974–1980 Ingalaterra Ian Greaves
1980–1981 Ingalaterra Stan Anderson
1981–1982 Eskozia George Mulhall
1982–1985 Eskozia John McGovern
1985 Ingalaterra Charlie Wright
1985–1992 Ingalaterra Phil Neal
1992–1995 Eskozia Bruce Rioch
1995–1996 Ingalaterra Roy McFarland
1996–1999 Ingalaterra Colin Todd
1999–2007 Ingalaterra Sam Allardyce
2007 Ingalaterra Sammy Lee
2007–2009 Ingalaterra Gary Megson
2010–2012 Eskozia Owen Coyle
2012–2014 Eskozia Dougie Freedman
2014- Ipar Irlanda Neil Lennon

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bolton Wanderers Football Club Aldatu lotura Wikidatan


Flag of England.svg
Premier League 2014-15
Flag of Wales.svg

Arsenal | Aston Villa | Burnley | Bolton Wanderers | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Hull City | Leicester City | Liverpool | Manchester City | Manchester United | Newcastle United | Queens Park Rangers | Southampton | Stoke City | Sunderland | Swansea City | Tottenham Hotspur | West Bromwich Albion | West Ham United