Borrokalari transgeneroak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Borrokalari transgeneroak: Historia eginez, Joana Arc-ekotik Dennis Rodman-enganaino
Datuak
IdazleaLeslie Feinberg
Argitaratze-data2021eko urria
GeneroaSaiakera
Jatorrizko izenburuaTransgender warriors
Hizkuntzaeuskara
ArgitaletxeaKatakrak liburuak
ISBN9788416946648
ItzultzaileaFermintxo Zabaltza Aleman

Borrokalari transgeneroak: Historia eginez, Joana Arc-ekotik Dennis Rodman-enganaino, 1996an argitaratua, Leslie Feinberg ekintzaile transgeneroaren eta egilearen saiakera autobiografiko eta historikoa da.[1][2] Feinberg ezagunagoa da Mari-mutil handi baten bluesa fikziozko nobelagatik. Borrolkalari transgeneroak liburuan, antzinatik gaur egun arte sexu eta generomugak zeharkatu dituzten pertsonei buruz hitz egiten du. Transgenero identitatearen ulermen trans-historikoa artikulatu zuen lehen liburuetako bat izan da, eta historian zehar genero-onespenik gabeko pertsonen inklusioaren alde egiten du.[1]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borrokalari transgeneroak bihurtu den ikerketaren hastapenak Feinbergen "Transgender Liberation: A Movement Whose Time Has Come" panfletoan agertu ziren lehen aldiz, Langileen Mundu Alderdiak 1992an argitaratua.[3] Panfleto hori transgeneroa zentzu hedakorrean erabiltzen hasi zen lehenengo lanetako bat izan zen, eta panfletoak "karga politiko" berri bat eman zion kontzeptuari.[4] Feinbergek "Transgender Liberation" lanean erabili zituen betaurreko marxistak ere Borrokalari transgeneroak saiakeran aurkitu ditzakegu.[1][5] Feinbergek bere historia pertsonala erabiltzen du mundu-historiari buruzko eztabaida markatzeko eta jendeari informazioa egungo borrokekin lotzen laguntzeko. Liburua bost ataletan antolatuta dago, eta Feinbergek aurkezten duen informazioa praktikan ikasi zuenarekin korrelazioan dago, gaika informazioa eta bere aurkikuntzak aurkeztuz.

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joana Arc-ekoa Frantziako erregearen audientzian

Feinbergek historia transgeneroan zuen interesa aztertzen du liburuaren lehen atalak. Buffalon, New Yorken, izandako haurtzaroa aztertzen du, baita inguruko gizartetik jaso zuen generoaren ulermena erakusten du, eta nola ikasi zuen marxismoaz ere. Oinarri pertsonal horrek azaltzen du nola ikertzen eta interpretatzen duen Feinbergek liburuaren gainerakoan aurkezten duen informazioa, eta Mari-mutil handi baten bluesa-n zein elementu diren autobiografikoak ere azaltzen du.[6] Feinbergek, halaber, Amerikako tradizio indigenetan eta Joana Arc-ekoaren kasuan genero-desadostasunak dituzten jendeari buruz ere jarduten du, eta nabarmendu, Joana Arc-ekoa berariaz atxilotu eta hil zutela gurutzatuta janzteagatik.

Liburuaren bigarren zatian, transgeneroen narrazio historiko zabalenak jorratzen ditu. Berak dioenez, mundu osoko erlijioetan sakratutzat jo izan dira genero-desadostasunak dituzten pertsonak. Gero, hitz egiten du nola garatu zen transfobia klasismoarekin, patriarkatuarekin eta homofobiarekin batera, klaseetan oinarritutako gizarteek aberastasuna eta boterea gizon aberatsen artean kontzentratzearen ondorioz. Feinbergek berariaz jardun zuen Grezian eta Erroman genero-desadostasunaren existentziaz, eta ohartu zen bat zetorrela transfobiari buruzko tesiarekin, klasismoaren produktu bezala sortu baitzen. Hirugarren atalean, Feinbergek Europa du ardatz. Joana Arc-ekoari buruzko ikerketa zabalduz hasten da, eliza katolikoak boterea nola sendotu nahi zuen azaltzeko, transgeneroa balioesten zuten tradizio paganoak desagertaraziz. Gero jarraitzen du, gurutzatuta jantzitakoakv nekazarien matxinada eta ospakizun egunetan garrantzitsuak izan zirela azalduz. Azkenik, XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan kontrako sexuko kide gisa bizi izan ziren banakoei buruz hitz egiten du. Feinbergek argudiatzen duenez, denbora luzez gurutzatzearn konplexutasunek adierazten dute sexismotik ihes egiteko edo aukera ekonomikora iristeko gogoa ez dela nahikoa ekintza horiek azaltzeko.

Laugarren atalean, Feinbergek gai transgenero garaikideagoez jarduten du. Hasteko, esplizituki trans diren antolaketaren lehen kasuez hitz egiten du, hala nola gerrarteko Alemaniako Batzorde Zientifiko-humanitarioa eta New York hiriko Stonewalleko matxinadaz. Gertaera horiek, sarritan, gay eta lesbianen mugimenduen testuinguruan pentsatu izan diren arren, Feinbergek dio transgeneroak funtsezkoak zirela ahalegin horietarako. Atal honetako bigarren kapituluan, Feinbergek sexua, generoa eta genero-adierazpena elkarrekin nola erlazionatzen diren aztertzen du, eta berariaz aipatzen du nola egokitzen diren pertsona intersexualak bereizketa horietan. Feinbergek, ondoren, emakumeen mugimenduen eta trans mugimenduen arteko erlazioari buruz idazten du, eta bereziki eztabaidatzen du trans esperientzien konplexutasunak barne har ditzakeena emakume izaera ulertzeko beharraz. Azkenik, trans eskubideen alde borrokatzeko eta kapitalismotik askatzeko pertsona transgeneroak elkartzeko dei egiten du.

Liburuaren azken atalean, hainbat pertsona transgeneroen argazki-galeria bat dago, haien bizitzen azalpenarekin.

Lehen harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, Borrokalari transgeneroak hobeto jaso zen LGBTQ komunitatean, kanpoko taldeetan baino. Iruzkin askok nabarmendu zuten azterketa historikoak ez zuela zehaztasunik, baina beste batzuek baloratu dute Feinbergen bizitzarekiko interesa, historia transgeneroa berreskuratzeko aukera eta transgenero izatearen ulermen garaikidea.[2][6][7][2][1][5]

Euskarazko edizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fermintxo Zabaltza itzultzailea Borrokalari transgeneroak liburua aurkezten

Borrokalari transgeneroak saiakeraren euskarazko lehen edizioa Katakrak Liburuak argitaletxeak egin zuen 2021eko urrian, Fermintxo Zabaltzak itzulia, eta Kattalin Miner aktibistaren hitzatzearekin.[8] Altzate Grafikak inprimatu zuen Galar Zendeako Espartza kontzejuan.





Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Schwartz, Patricia Roth. "Reviews: Transgender." Lambda Book Report, vol. 5, no. 2, Aug. 1996, p. 32.
  2. a b c Review of Transgender Warriors, by Leslie Feinberg. Kirkus March 15, 1996
  3. Feinberg, Leslie. Transgender Warriors: Making History from Joan of Arc to Dennis Rodman. Beacon Press, 1996. page XV
  4. Stryker, Susan. Transgender History. Seal Press, 2017
  5. a b Kaivola, Karen. "The Ethics of Difference in an Age of Technological Gender B(l)Ending." Mosaic, vol. 30, no. 3, 1997, pp. 197.
  6. a b Golden, Clara. "Beyond the Impoverishment of Gender Boxes" Review of Transgender Warriors: Making History from Joan of Arc to Dennis Rodman, by Leslie Feinberg. BOOK REVIEWS, Journal of Lesbian Studies, 4:2, 159-174, DOI:10.1300/J155v04n02_11
  7. Review of Transgender Warriors: Making History from Joan of Arc to Dennis Rodman, by Leslie Feinberg. Publishers Weekly, 29, Apr. 1996
  8. Arrese, Gorka. «Askatasunaren aldeko borroka eta idazketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]