Leslie Feinberg
Leslie Feinberg | |
---|---|
Bizitza | |
Izen osoa | Diane Leslie Feinberg |
Jaiotza | Kansas City, 1949ko irailaren 1a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Syracuse, 2014ko azaroaren 15a (65 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Lymeko gaitza |
Familia | |
Bikotekidea(k) |
Minnie Bruce Pratt (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Amerikar ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, autorea, eleberrigilea eta idazlea |
Lan nabarmenak | Mari-mutil handi baten bluesa |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa |
Workers World Party (en) ![]() |
transgenderwarrior.org |
Leslie Feinberg (1949ko irailaren 1a – 2014ko azaroaren 15a) zen AEBtako mari-mutil, lesbiana eta transgenero aktibista bat, komunista eta idazlea. 1993an Mari-mutil handi baten bluesa eleberria argitaratu zuen (jatorrizko izenburua, Stone Butch Blues). Haren idazkiak (bereziki Mari-mutil handi baten bluesa eta 1996an argitaratutako Transgender Warriors, fikziozkoa ez den lana) oinarri izan ziren genero-ikasketen terminologiarako eta ezagutzarako, eta tresna izan ziren gai horiek publiko zabalari ekartzeko.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Feinbergen lehenbiziko nobelak, 1993ko Stone Butch Blues liburuak, Lambda literatur saria irabazi zuen, eta, 1994an, Ameriketako Liburutegi Elkartearen Gay eta Lesbianen Liburuen saria. Liburuak baditu antzekotasunak Feinbergen biziarekin, langile klaseko mari-mutil lesbiana zen aldetik, baina liburua ez da autobiografikoa. Bigarren eleberria, Drag King Dreams, 2006an argitaratu zen.
Fikziozkoak ez diren liburu hauek idatzi zituen: Trans Liberation: Beyond Pink or Blue, 1998koa, eta Transgender Warriors: Making History from Joan of Arc to Dennis Rodman, 1996koa. 2009. urtean argitaratu zuen Rainbow Solidarity in Defense of Cuba: kazetaritzako 25 artikuluren bilduma.
Feinberg Munduko Langileen Alderdiko kidea zen.