Edukira joan

Mari-mutil handi baten bluesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mari-mutil handi baten bluesa
Datuak
IdazleaLeslie Feinberg
Argitaratze-data1993ko martxoa
GeneroaLGBT literatura
Jatorrizko izenburuaStone Butch Blues
ArgitaletxeaFirebrand Books (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak

Mari-mutil handi baten bluesa (jatorrizko izenburua, ingelesez: Stone Butch Blues) Leslie Feinberg aktibistak idatzitako eleberri bat da. 1970eko hamarkadako AEBetan bizitako mari-mutil lesbiana baten bizia kontatzen du.

Nobelan Jess Goldberg pertsonaiaren bizia agertzen da, New Yorkeko estatuaren iparraldean hazi zena 1950. urtea aldera, langileen klaseko auzo batean. Nobelaren zatirik handiena 1970eko hamarkadan gertatzen da. Jess oso goiz ohartzen da ez dela gainerako neskak bezalakoa: gorrotatzen du soinekoak janztea, eta maiz galdetzen diote: "Zer zara zu, mutikoa edo neskatoa?".

Genero identitatea da gai nagusia, eta eleberrian agertzen da garai hartan AEBetan LGBT+ jendearen kontra zegoen errepresio bortitza. Horretaz gain, beste hainbat borroka agertzen eta nahasten dira: feminismoa, arrazismoaren kontrako mugimendua, langileen klase-borroka...

Genderqueer narratibaren zati gisa hartu ohi da Mari-mutil handi baten bluesa. Orobat, langile klaseari buruzko eleberritzat ere hartzen da.

Hizkuntza hauetara itzuli da: alemana, esloveniera, euskara, italiera, hebreera, nederlandera, turkiera eta txinera. Hebreerara egindako argitalpenaren irabaziak Palestinako lesbianen ASWAT erakunderako dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]