Donostia (boua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bou Donostia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Donostia
Euskal Herria
Mota: Bou
Uretaratze data: 1918
Zerbitzua: Euskadiko guda-ontzi laguntzarako ontziteria
Ezaugarriak
Desplazamendua: 287 tona
Luzera: 36,80 m
Zabalera: 7,11 m
Sakonera: 4,57 m
Abiadura: 10 korapilo
Eskifaia: 28-30 marinel
Armamentua: Brankan 76,2 mm kanoia eta popan 47 mm kanoia


Donostia Euskadiko guda-ontzi laguntzarako ontziteriaren boua zen.

1936ko abenduan bere eskifaia matxinatu eta ofizialak harrapatu ondoren, Bilbora Virgen del Carmen bou frankista heldu zen. Brankan Gipuzkoak zuen 76,2 mm eta popan ekarri zuen 47 mm kanoiak jarri zizkioten. Gainera metrailadore bi eta sei oldar alemaniarrak zituen. Segidan, Virgen del Carmen bouari Donostia birbatailatu zioten.

Itsasontziak 36,8 metroko luzera eta 7,11 metroko zabalera zuen eta 10 korapiloko abiadura ere har zezakeen.

Donosti bouak Euskadiko guda-ontzi laguntzarako ontziterian zela kapitain bakarra izan zuen: Francisco Elortegi (1936ko abendutik-1937ko azarora)

1937 urteko martxoaren 5ean, Matxitxakoko itsas batailan hartu zuen parte: Galdames merkataritza-ontzia Canariasen eskuetan geratu zenean, Donostia itsas zabalera sartu zen ihes egiteko, gerora Arcachonen atrakatzeko.

Euskadiko guda-ontzi laguntzarako ontziteriaren zerbitzuan izan ondoren, Frantzian bilatu zuen babesa. 1937ko azaroan boua Errepublikako guda-ontziteriaren eskuetan bukatu arte.

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]