Boushra Yahya Almutawakel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boushra Yahya Almutawakel

Bizitza
JaiotzaSana, 1969 (54/55 urte)
Herrialdea Yemen
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
Jasotako sariak
boushraart.com

Boushra Yahya Almutawakel[1] (Sana, Yemen, 1969)[2] argazkilaria da.[3][4] Haren lana nazioarteak arabiarren eta musulmanen gainean duen pertzepzioan oinarritzen da, eta bereziki arreta jartzen du genero-gaien eta emakume arabiar eta musulmanen arroparen irudikapenaren pertzepzioan.[5][6][7]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Almutawakel Estatu Batuetan bizi zen irailaren 11ko atentatuen[8] unean, han ari baitzen ikasten, eta horrek arabiarren eta musulmanen pertzepzio positiboan eta negatiboan jarrarazi zion arreta. Nawal El Saadawi Egiptoko emakume idazlearen oharrean oinarrituz, honelaxe dio:

hijaba edo nikaba daramaten emakumeak eta makillajea daramatenak berdinak dira, beren benetako nortasuna ezkutatzen dutelako”.

Saadawiren ideia argazkiaren bidez interpretatzen saiatu zen. Almutawakelen lanak, halaber, Yemengo emakumeek beren gorputzak estaltzeko izan dituzten baliabide historikoak eta egun dituztenak aztertu izan ditu.[5] Bere argazkien gaiaz ari dela, Almutawakelek hau dio:

Ez ditut elikatu nahi Mendebaldeko hedabideetan ikusten diren estereotipo negatiboak, zapiaz estalitako emakumeei buruzkoak. Bereziki, ideia hau: beloa daramaten emakume asko, denak ez esateko, ahulak, zapalduak, ezjakinak eta atzeratuak dira”.[9][6]

Haren serieak beloa irudikatzen du bere forma guztietan, emakumeek arabiar munduan beloa nola eramaten duten erakusteko.[9] What if izeneko beste proiektu batek gizonezkoen jantzi tradizionalez jantzitako emakumeak irudikatzen ditu; Almutawakelek azaltzen duenez,

"gizonezkoen jantzi tradizionalak luzeak, zabalak, xumeak dira, eta askotan emakumeen burua estaltzen duten jantzien oso antzekoak. Mendebaldeko komunikabideek beti jartzen dute azpimarra emakumeen janzteko moduan, horregatik jarri nahi izan dut zalantzan ideia hori”.[7]

Disparition lanean, urratsez urrats erakusten du beloak nola kondenatzen dituen emakumeak iluntasunera eta ikusezintasunera.[10] Elkarrizketetan azaltzen du beloak eragotzi egiten duela ondo entzutea edo ondo ikustea, hura daramaten emakumeen zentzumenak mugatuz.[9] Fulla[11] panpina bat eskuetan zuen alabarekin eszenaratu zen.[12] 2010ean, France serie bat sortu zuen, belo integralaren eramateko debekuari buruzko legearekin lotuta.[9] Bere proiektuen bidez, beloa aldarrikapen feminista bihurtzen du.[8]

British Council, Care International eta Nazio Batuen Erakundeko argazkilari gisa lan egiten izan du, baita Yemenek Washington Hirian duen enbaxadarako ere, gai kulturalei buruzko aholkulari gisa, eta Yemengo Giza Eskubideen Ministeriorako, emakumearen gaiari buruz.[1]

Beloa jantzi ala ez aukeratzearen aldekoa da.[9]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]