Breaking the Silence

Wikipedia, Entziklopedia askea
Breaking the Silence
Datuak
Motagobernuz kanpoko erakundea
HerrialdeaIsrael
Agintea
LehendakariaMiki Kratsman (en) Itzuli
Historia
Sorrera2004
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: shovrimshtika Twitter: btsisrael Instagram: breakingthesilenceisrael Edit the value on Wikidata

Breaking The Silence (hebreeraz: שוברים שתיקה‎‎‎Shovrim Shtika; euskaraz: «Isiltasuna apurtuz») Israelgo Gobernuz kanpoko erakundea (GKE) da. Herrialde hartako soldadu ohiek osatutako erakundea da, 2004an sortutakoa, eta ordutik haiek armadan edukitako bizipenak eta testigantzak biltzen dituzte, beti ere Zisjordanian, Gazako zerrendan eta Ekialdeko Jerusalemen gertatukoa Bigarren Intifadatik aurrera.

Mendebaldeko Jerusalemen kokaturik, GKE honek ahalbidetzen die aktiboan edo armadatik kanpo dagoen hainbat militarri okupatutako lurraldeetan euren esperientzia modu konfidentzialean kontatzeko. J.J. Goldberg kazetariak erakundea "The Jewish Daily Forward" egunkarian deskribatu zuen "soldadu ezkertiarren protesta-erakunde" moduan, Lawrence Swain idazleak ordea aniztasun demografikoa eta ideologikoa ikusten duen bitartean.

Hain zuzen ere, erakundearen helburua da soldaduen isiltasuna apurtzea bizitza zibilera itzultzen direnean, eta "lurralde okupatuetan bizitako errealitatea eta etxean topatutako isiltasunaren arteko tartea" deskubritzen dutenean. Horretarako "Soldiers Speak Out" 1.000tik gora testigantzen bilduma martxan ipini dute urte hauetan. Horrela, espero dute Israelgo gizartea errealitateaz konturaraztea eta abusuen egiaren aurrean ipintzea.

Benjamin Netanyahu lehen ministroak, beste agintari batzuen moduan, erakundearen aurka hitz egin du. Baina aldi berean beste agintari batzuk defendatu egin dute jardun bakezale hau hain zuzen ere Israelgo armadaren eta estatuaren alde.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]