Brogue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Brogue, ingelesezko irlandar ahoskera orokorrak jasotzen duen izendapena da. Batzutan Eskoziako eta Hego-mendebaldeko Ingalaterrako eskualdeetako ingelesezko ahoskerak ere izendatzeko ere erabiltzen da.

Izendapena lehenbizikoz 1669an agertu zen. Jatorri asko proposatu izan zaizkio: irlanderazko bróg ("zapata"), Irlanda eta Eskoziako Lur Garaietako usadiozko oinetakoak, eta ziur aski "brogue oinetakodunen hizkera" esanahia luke. Beste esanahi ospetsu bat, ingelesentzat hain bitxia den irlandar ahoskera "ahoan zapata zutela" mintzatzen zirelako ustetik letorke.