Hego-mendebaldeko Ingalaterra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ingalaterra hego-mendebaldea

Hego-mendebaldeko Ingalaterra[1] (ingelesez South West England) Ingalaterrako eskualdeetariko bat da. Eskualderik handiena da, Gloucestershire eta Wiltshiretik Cornwall eta Scilly uharteraino. Geografikoki, barnean West Country eta Wessex dauzka. Hain da handia eskualdea, non Gloucestershire iparraldeko puntutik, Chipping Campden ondoan, Eskoziako mugara Cornwallgo muturrerainoko beste kilometro daudela.

Ingalaterra hego-mendebaldea oso lurralde nekazaria da, herri txikiz beteta. Eskualdeko hiri handienak Bristol, Plymouth, Bournemouth, Poole, Swindon, Gloucester, Cheltenham, Torbay, Exeter, Bath, Weston-super-Mare, Salisbury, Taunton eta Weymouth dira. Eskualdearen biztanleria ia 5 milioikoa da.

Konderriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdea 7 konderri hauek osatzen dute, 2010eko erroldaren arabera ordenaturik:

  1. Devon: 750.000 biztanle.
  2. Gloucestershire: 593.500 bz.
  3. Cornwall: 535.300 bz.
  4. Somerset: 525.200 bz.
  5. Wiltshire: 459.800 bz.
  6. Bristol: 441.300 bz.
  7. Dorset: 404.700 bz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hego-mendebaldeko Ingalaterra Aldatu lotura Wikidatan