Bruno Giorgi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bruno Giorgi
Bruno Giorgi Brasilia.jpg
Bizitza
Jaiotza Mococa1905eko abuztuaren  13a
Herrialdea  Brasil
Heriotza Rio de Janeiro1993ko irailaren  7a (88 urte)
Hezkuntza
Heziketa Académie de la Grande Chaumière Itzuli
Jarduerak
Jarduerak eskultorea eta margolaria
Lan nabarmenak Monument to José de Anchieta Itzuli
Q10329174 Itzuli
Mugimendua Arte abstraktua
Brasilgo modernismoa
Genero artistikoa Arte abstraktua
Bruno Giorgiren eskultura (1970)

Bruno Giorgi (Mococa, São Paulo, 1905eko abuztuaren 13a - Rio de Janeiro, 1993ko irailaren 7a) brasildar eskultorea izan zen.

Erroman eta Parisen egin zituen ikasketak, eta 1939. urtean itzuli zen São Paulora. Han bizi izan zen hasieran, baina geroago Rio de Jainerora aldatu zen. Rio de Janeiron Arte Ederretako Batzorde Nazionaleko kide izan zen 1952-1954 bitartean. 1951 eta 1957 urteen artean São Pauloko I, II eta IV. Bi Urtekoetan parte hartu zuen Giorgik, eta 1953. urtean Eskulturako Sari Nazionala eman zioten. Hasierako lanetan errealismoaren kutsua nabarmentzen zaio, baina gerora molde estilizatuagoak erabili zituen. Barrokoak, eta batez ere, Henry Moore eskultorearen irudiek eragin handia izan zuten Giorgiren obran, eta haien eraginez hasi zen forma etzanak eta makurtuak irudikatzen. Oso lan sinple eta plastikoak egin zituen, oro har, eta bere estiloak eragin handia izan du Brasilgo eskultore gazteen belaunaldietan. Giorgiren obra nagusiak hauek dira: Brasilgo gazteriaren monumentua, Kultura ministerioko lorategietan, Rio de Janeiron; Dois Guerreiros brontzezko obra eta Meteoa, Brasilian biak; Camponesa, Rio de Janeiroko Arte Ederretako Museoan ikusgai dagoena, eta Tel Aviveko Weizmann Institutuko Errituala, marmolez egindako eskultura.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bruno Giorgi Aldatu lotura Wikidatan