Budapesteko Legebiltzarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Budapesteko Legebiltzarra
Budapest Parlament1.jpg
Hungariako Legebiltzarraren eraikinaren irudia.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Kossuth tér , 1-3.
Koordenatuak 47° 30′ 25″ N, 19° 02′ 44″ E / 47.50682°N,19.04564°E / 47.50682; 19.04564Koordenatuak: 47° 30′ 25″ N, 19° 02′ 44″ E / 47.50682°N,19.04564°E / 47.50682; 19.04564
Historia eta erabilera
Irekiera 1885
Erabiltzailea Hungariako Biltzar Nazionala
Arkitektura
Arkitektoa Imre Steindl
Estiloa Arkitektura neogotiko
http://www.mkogy.hu/ www.mkogy.hu

Hungariako Legebiltzarra edota Budapesteko Legebiltzarra (hungarieraz Országház, euskaraz literalki "Herriaren Etxea" esan nahi du), ziuraski, Budako gazteluarekin batera Hungariako hiriburu den Budapesteko eraikinik ezagunena da. Hungariako Biltzar Nazionalaren eta beste instituzio batzuen egoitza da, Legebiltzarreko liburutegia kasu. Hiriko V. barrutian dago, Danubio ibaiaren ondoan, sarrera nagusia, Kossuth Plazan dagoelarik.

Eraikina, 1885 eta 1904 bitartean eraikia izan zen, Imre Steindlen planoak jarraituz.

Legebiltzarra bisitatu nahi dutenek, sarrerak eros ditzakete, hizkuntza ezberdinetako talde bisitak antolatzen dira.

Barnealdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barnealdea, haitzurdin eta urrez apaindua dago. Eraikinak, bere egitura simetrikoarekin, bi ganberatako legebiltzar bat izateko balio du. Iparraldeko hegalean, Lehen Ministroaren bulegoak daude, hegoaldekoan, berriz, Errepublikako Presidentearenak.

Kanpoko eskaileraren albo banatan lehoien bi estatua aurki daitezke. Zutabeak, granito gorriz eginak daude, eta 6 metroko altuera eta 4 tonako pisua dute. Sabaian, Károly Lotzen margo alegorikoak ikus daitezke, "Legediaren Apoteosia" eta "Hungariaren Loriatzea" kasu.

Munduko Zazpi Mirari Berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Zazpi Mirari Berriak izeneko leihaketan parte hartu zuen, baina ez zen aukeratua izan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Budapesteko Legebiltzarra Aldatu lotura Wikidatan