Bulgariako Banku Nazionala
Itxura
Bulgariako Banku Nazionala | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Българска народна банка |
Mota | Banku zentrala |
Herrialdea | Bulgaria |
Jarduera | |
Honen parte | Estatistika Sistema Nazionala eta European System of Central Banks (en) |
Agintea | |
Lehendakaria | Dimitar Radev |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1879ko urtarrilaren 25a |
webgune ofiziala |
Bulgariako Banku Nazionala (bulgarieraz: Българска народна банка, transkripzioa: Balgarska narodna banka[1] eta ahoskera: [ˈbɤɫɡɐrskɐ nɐˈrɔdnɐ ˈbaŋkɐ]) Bulgariako Errepublikako banku zentrala da. 1879ko urtarrilaren 25ean sortu zen. Egoitza nagusia Sofia hiriburuan du.
Bulgariako Banku Nazionalak honako erantzukizunak ditu: herrialdeko diru-paper eta txanpon guztiak jaulkitzea, banku-sektorea ikuskatzea eta arautzea, eta gobernuaren diru-erreserbak gordetzea. Gainera, Bulgariako Txanpon Etxearen jabe bakarra ere bada.
2007ko urriaren 1az geroztik Europako Banku Zentralen Sistemako kide da. Ondorioz, bankuaren gobernadoreari Europako Banku Zentralaren Batzar Orokorreko kide izatea dagokio.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Bulgarieraz) (Ingelesez) Bulgariako Banku Nazionalaren webgunea