Bursako igerileku handia
Bursako igerileku handia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jean-Léon Gérôme |
Sorrera-urtea | 1885 |
Izenburua | La Grande Piscine de Brousse |
Mugimendua | Akademizismoa Orientalismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 70 () × 100,5 () cm |
Genero artistikoa | biluzia eta genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Bursako igerileku handia (frantsesez: 'La Grande Piscine de Brousse'), baita ere Haremgo bainuak, Jean-Léon Gérôme margolari frantsesak 1885ean egin zuen olio mihise gainekoa da. Gaur egun bilduma pribatu batean dago jasota. Gaia emakumeen biluztasunak erakusteko aitzakia da. Estiloaren ikuspuntutik Orientalismo mugimenduan kokatzen da: Harem barruko intimitate idealizatua.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamainua: 70 × 100,5 zm.
Hammam eta igerilekuak gai arrakastatsua izan zen Jean-Léon Gérômeren obra. Orientalismoaren olio honek gaurko Turkian dagoen Bursako bainu publikoak aurkezten ditu. 1885eko Parisko Saloian aurkeztu zen.[1] Margolanean jantzita dauden emakume bakarrak esklabuak dira. Kontraste handia dago emakume zuriek erakusten duten zuritasuna esklabuen beltzen iluntasunarekin parekatuta. Egileak kontrastea bilatzen du. Ezkerreko izkinatik eguzkiaren izpiak sartzen dira. Erdialdean nargile bat ikus daiteke, oso elementu ohikoa Gérômeren mota honen lanetan.