Bâkî

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bâkî

Bizitza
JaiotzaKonstantinopla, 1526 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Otomandar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla1600ko apirilaren 7a (73/74 urte)
Hobiratze lekuaEdirnekapı Martyr's Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakOtomandar turkiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Musicbrainz: 23cdc6ce-b3d8-444a-b50c-b8d65b249fc0 Edit the value on Wikidata

Mahmud Abd ul-Baki (Otomandar turkieraz: مخلص mahlas), Bâkî izenez ezaguna, (Istanbul, 1526Istanbul, 1600) olerkari turkiarra izan zen, «olerkarien sultana» deitua.

Koran eskoletan erlijio eta literatura jakintza klasiko zabala ikasirik, oso gaztetatik hartu zuen ospe handia bere formaren aberastasunagatik eta zentzu anitzetako poemengatik. Suleiman Handiaren olerkari ofizial izendaturik, kargu handiak izan zituen otomandarren administrazioan. Bere obren bilduma (Diwan) 1825ean ezagutu zen mendebalean, J. von Hammerrek alemanera egindako itzulpenaren bidez. Turkiako olerkari nagusitzat hartzen da literaturaren historian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]