C/2021 A1 (Leonard)

Wikipedia, Entziklopedia askea
C/2021 A1 (Leonard)
Behaketa
Magnitude absolutua12,5
Gorputz-gurasoaEguzkia
AurkitzaileaGregory J. Leonard (en) Itzuli
Aurkikuntza-data2021eko urtarrilaren 3a
Aurkikuntza-lekuaMount Lemmon Observatory (en) Itzuli
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis3.700 AU
Periapsis0,61523019622426 AU
Ardatzerdi handia−6.122,898277485 AU
Eszentrikotasuna1,0001004802249
Orbita-periodoa80.000 urte
Batezbesteko anomalia−0,00036266261278931 °
Makurdura orbitala132,6858129092 °
Goranzko nodoaren luzera255,88910321828 °
Periapsiaren argumentua225,08771261486 °

C/2021 A1 (Leonard) periodo luzeko kometa bat da. 2021ko urtarrilaren 3an Mount Lemmon Behatokitik G. J. Leonardek aurkitu zuen, bere perihelioa baino urtebete lehenago, kometa oraindik Eguzkitik 750 milioi kilometrora zegoenean[1]. Distantzia horretara, Jupiterren orbitan, metanolaren eta uraren antzigar lerroa dago; hortik aurrera, sublimazioa hasten da[2]. 2021ean aurkitutako lehenengo kometa izan zen, eta orbita erretrogradoa du.

2021eko abenduaren 12an kometa Lurretik 0,233 Unitate Astronomikora pasa zen, 34,9 milioi kilometro eta abenduaren 18an Artizaretik 4,2 milioi kilometrora[3]. Bere perihelioa 2022ko urtarrilaren 3an izango da. Baliteke 2021eko abenduan begi-hutsez ikusi ahal izatea, 4ko itxurazko magnitudearekin; edonola ere, prismatikoekin ikusteko moduko kometa izango da.

2021eko abenduaren 6an Arcturus izarretik 5 gradura baino ez da egongo. Abenduaren 14an Eguzkitik 14,7 gradura egongo da eta, hortik aurrera, errazagoa izango da ikustea Hego Hemisferiotik. Baliteke, denbora horretan, 1 magnitude arteko distira izatea.

C/2021 A1 kometa Neptunoren barruko orbitan izan da 2009ko maiatzetik. 1950eko garai bat erabiliz, kometa Eguzki Sisteman sartu baino lehenago, bere orbitaren kalkulu barizentrikoak dio 80.000 urteko orbita-periodoa duela. Horrela, kometak 40.000 urte inguru daramatza Eguzkirantz gerturatzen, 3.700 Unitate Astronomikoko distantziatk (550.000 milioi kilometro). Perihelioaren ostean kometa Eguzki Sistematik kanporatuko da. Orbita barizentrikoa hiperbolikoa izango da 2022ko irailera arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «MPEC 2021-A99 : COMET C/2021 A1 (Leonard)» minorplanetcenter.net (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  2. Chandler, Colin Orion; Kueny, Jay K.; Trujillo, Chadwick A.; Trilling, David E.; Oldroyd, William J.. (2020-04-01). «Cometary Activity Discovered on a Distant Centaur: A Nonaqueous Sublimation Mechanism» The Astrophysical Journal Letters 892 (2): L38.  doi:10.3847/2041-8213/ab7dc6. ISSN 2041-8205. (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  3. «Small-Body Database Lookup» ssd.jpl.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]