Edukira joan

Cacareco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cacareco

Bizitza
Jaiotza1954ko otsailaren 14a
Heriotza1962ko azaroaren 27a (8 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta Write-in hautagaia

Cacareco (1954ko otsailaren 14a1962ko azaroaren 27a[1]) Rio de Janeiroko parke zoologikoan jaio zen eta São Pauloko parke zoologikoan bizi zen errinozero emea izan zen. 1959ko urriko udal hauteskundeetan, 100 mila boto inguru jaso zituen zinegotzi izateko hautagai gisa[2]. Garai hartan, hauteskundeak paperezko boto-txartelak erabiliz egiten ziren eta hautesleek nahi zuten hautagaiaren izena eskuz idazten zuten[3].

Animalia hautagai gisa aurkezteko ideia Itaboraí Martins kazetariak proposatu zuen beste 450 hautagairen aurkako protesta egiteko asmoarekin[4]. Cacareco zigor boto edo boto baliogabe masiboen kasurik ospetsuenetako bat izan zen Brasilgo politikaren historian, «hautagai» bozkatuena bihurtu zenetik, alderdi bozkatuena ez baitzen 95.000 botoetara iritsi[5].

1959ko urriaren 1ean, hauteskundeak baino egun batzuk lehenago, Cacareco Rio de Janeiroko parke zoologikora eraman zuten, eta 1962ko azaroan hil zen, nefritis akutuak jota. 1984an aztarnak São Paulora eraman zituzten, eta gaur egun São Pauloko Unibertsitateko albaitaritza fakultateko museoan daude ikusgai[6].

1963an Cacarecoren «ondorengo espirituala» omen zen alderdi politiko bat sortu zen Kanadan, Errinozero Alderdia (ingelesez: The Rhinoceros Party, frantsesez: Parti Rhinocéros), 1993ra arte existitu zena[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Rookmaaker, L. C.; Jones, Marvin L.; Klös, Heinz-Georg; Reynolds III, Richard J. (1998). The rhinoceros in captivity: a list of 2439 rhinoceroses kept from Roman times to 1994. The Hague: SPB Academic Publishing, 224 or..
  2. (Portugesez) «Em 1959, um protesto popular ‘elegeu’ um rinoceronte para a Câmara de Vereadores» Veja SP 2017-02-26 (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
  3. (Portugesez) Garcia, Carolina. «Antes das urnas eletrônicas, eleições em cédula de papel tinham clima de guerra» iG São Paulo 2014-09-21.
  4. (Portugesez) Nery, André Luís. «Antes da urna eletrônica, Tião e Cacareco foram bem votados» G1 2006-09-27 (Noiz kontsultatua: 2017-03-30).
  5. (Portugesez) Ferreira, Neil. «Cacareco, um pacato rinoceronte, virou candidato de um bairro paulista que cresceu demais: Osasco. A história de uma autonomia (negada) e as 100.000 células para vereador» Jornal GGN 2014-04-30 (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
  6. (Portugesez) Entini, Carlos Eduardo. «O lançamento da candidatura de Cacareco» Acervo/Estadão 2013-03-17 (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
  7. (Ingelesez) Bernard, André. «Rhinoceros Party» The Canadian Encyclopedia 2006-02-07 (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]