Edukira joan

Calbuco sumendia

Koordenatuak: 41°19′58″S 72°36′40″W / 41.3328°S 72.6111°W / -41.3328; -72.6111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Calbuco
Datu orokorrak
Garaiera2.003 m
Prominentzia1.946 m
MotaSumendi, mendi, active volcano (en) Itzuli eta Geruza-sumendi
Geografia
Map
Koordenatuak41°19′58″S 72°36′40″W / 41.3328°S 72.6111°W / -41.3328; -72.6111
Honen parte daSumendi
MendikateaAndeetako Patagonia
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Araucanía eskualdea
Mendizaletasuna
Lehen igoera1859 (Jean Renous)
Ohiko bideaHegoaldeko bidea.
Geologia
Material nagusiaAndesita

Calbuco sumendia (mapudungunezko kallfü, "urdina" eta ko = "ura", ur urdina) aldi baterako itzalita dagoen sumendi bat da. 2015 metroko altuera du eta Txile hegoaldean dago. Administratiboki Los Lagos Eskualdeko Llanquihueko probintzian dago. Bere hegoaldeko magala Puerto Montten dago, eta iparraldekoa Puerto Varasen. CONAFek administratzen duen Llanquihue Erreserba Nazionalaren zati da. Bere silueta Osornotik Chiloéraino ikus daiteke.

Geologoek arriskutsutzat jotzen dute, eta duela hamarkadetatik bere suntsipen ahalmena aztertzen dute. Jada aipatutako udalerrietako gune populatu garrantzitsuetatik 30 kilometrora dago, baina, uste denez, arriskua handiagoa izango litzateke Ensenada herri txikiarentzat, Llanquihue aintziraren ekialdeko ertzean eta sumendiaren iparraldean dagoena, mendebaldean dauden lur garai batzuk Puerto Montt eta Puerto Varas hiriak babesten baitituzte eta sumendiaren beraren morfologiaren ondorioz. Bere magaletan jaiotzen da Pescado ibaia.

Iraganeko erupzioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aktibitatearen mende askotako erregistro historikoak daude. 1893an, erupzio indartsu eta luze batek, apirilak 19, irailak 5, urriak 5 eta azaroak 29an eztanda handiak eginez, bere konoaren goikaldea suntsitu zuen, ipar-ekialderantz kolapsatu zena, egundaino mantentzen duen silueta moztua utziz. Gertaera hau hondamendi mailakoa izan zen, lahar bero handiak, tamaina handiko isuri piroklastikoak sortuz, domoaren kolapsatutako materialak handitua. Gertuko lurretan bizi ziren kolonoek ingurua uztea lortu zuten, eta beraz, ez zen biktimarik egon, baina geografia nabarmen eraldatua geratu zen, arroila berriak eratuz eta Hueñuhueñu ibaiaren ibilbidea aldatuz.

Bere azken aktibitate epea 1996ko abuztuak 12an izan zen, garai horretan gasezko fumarolak erregistratu zirelarik.

Ignacio Domeyko geologoak sumendi honi buruzko lehen ikerketak argitaratu zituen 1861ean.

Erraz iris daiteke bertara Puerto Monttetik. Iresbideetako bat Correntoso herria igaro eta kilometro batzuetara dago, Blanco ibaiaren ertzean. CONAFeko langileen aurrean erregistratu beharra dago ibilaldia hasi aurretik. CONAFek eraikitako babesleku baldar bat dago, babesleku honetara 3 eta 4 ordu artean errekasto eta basoen artean ibili ondoren erraz iris daitekeelarik. Babeslekutik gertu, ordu beteko igoera egin ondoren, badago begiraleku bat. Tontorrera esperientzia eta ekipamendu apur bat gehiagorekin iris daiteke, gutxi gora-behera 30 metroko altuera duen horma bat eskalatu behar baita.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]